Euskal Pilota Egokituko XV. Gipuzkoako Txapelketa, abiatzeko prest

2025/01/29 | Lehiaketa

Larunbatean hasiko da, Zarautzen; bi kategoria izango ditu: adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketa, eta urritasun fisikoko kirolarien gomazko paleta txapelketa gurpil aulkian; buruz buruko finala martxoaren 15ean izango da, Asteasun, eta binakakoak maiatzaren 10ean, Oiartzunen

Larunbatean (2025-02-01) hasiko da Euskal Pilota Egokituko XV. Gipuzkoako Txapelketa, Zarautzen. Bertan aurkeztu zituzten, atzo (2025-01-28), txapelketaren xehetasunak bi antolatzaileek, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GKEF), Gipuzkoako Foru Aldundiaren (GFA), hainbat Udalen eta parte hartuko duten pilotari eta teknikari batzuen presentziarekin.

 

 

Bi kategoria izango ditu txapelketak: batetik, adimen urritasuna duten kirolariena; eta, bestetik, urritasun fisikoa duten kirolarienaBuruz buru zein binaka ariko dira. Lehendabizikoek paletaz jokatuko dute, teniseko pilotarekin; eta bigarrenek gomazko paletaz, gurpil aulkian.

 

 

Esan bezala, Zarauzko Aritzbatalde frontoiak hartuko du lehendabiziko jardunaldia, larunbatean, bai goizez (09:00-14:00) bai arratsaldez (16:00-19:00). Goizean, binakako txapelketako jardunaldia jokatuko dute gomazko paletaz gurpil aulkian eta buruz buruzko jardunaldia teniseko paletaz, eta arratsaldean berriz ere teniseko paletako buruz buruko partidak ikusteko aukera izango da (atxikita lehenengo jardunaldiko programazioa).

Gainontzeko jardunaldiak Errenterian (otsailak 15), Asteasun (martxoak 15), Arrrasaten (martxoak 29), Ordizian (apirilak 12) eta Oiartzunen (maitzak 10) izango dira (ikusi erantsitako kartela).

Hain zuzen ere, martxoaren 15ean, Asteasun, adimen urritasuneko buruz buruko finala jokatuko dute. Eta maiatzaren 10ean, Oiartzunen, binakako finalak.

 

 

Pilotari hauek lehiatuko dira:


Teniseko paleta (adimen urritasuna)

  1. Iraitz Huegun Iturralde (Mindara)
  2. Eneko Sagarmendi Fernandez (Mindara)
  3. Joseba Altuna Azkue (Zarautz)
  4. Jurdan Arakistain Ibarguren (Zumaia)
  5. Erik Dima Gaton Miranda (Mindara)
  6. Ibai Gomez Azkue (Mindara)
  7. Luis Zulaika Galdos (Zumaia)
  8. Mikel Vega Etxezarreta (Mindara)
  9. Josu Arratibel Agirrebarrena (GKEF-Ataun) 
  10. Haritz Lertxundi Silbeti (Zarautz)
  11. Jon Alzuguren Aizpurua (Mindara)
  12. Hodei Asteasu Santos (Mindara)
  13. Lorea Iribar Iceta (Zarautz)
  14. Xabier Villar Portalo (Zarautz)
  15. Sheila Cueto Sistiaga (Mindara)
  16. Unai Dios Mir (Mindara)
  17. Alvaro Valor Portalo (Zarautz)
  18. Asier Sanchez Julian (Mindara)
  19. Peru Errementeria Zabalegi (Mindara)
  20. Xabier Olaziregi Iribar (Zumaia)
  21. Leire Esnal Urbieta (Zumaia)
  22. Josu Eskisabel Egaña (Zumaia)
  23. Unax Esnaola Azpeitia (Zarautz)
  24. Alex Antomas Ngueukam (Zarautz)
  25. Markel Ugarte Bengoetxea (Zarautz)
  26. Juan Pardo Tomás (Za  rautz)

 

Gomazko paleta gurpil aulkian (urritasun fisikoa) 

 

  1. Aingeru Senperena Iraola (Kemen)
  2. Asier Navaridas Kortabarria (Kemen)
  3. Manuel Quesada Morillas (Kemen)
  4. Joseba Lasa Elizagoien (Kemen)
  5. German Elkoro Elzo (Kemen)
  6. Beñat Lizaso Muxika (Kemen)
  7. Leire Troitiño Berasategi (Kemen)

 

 

Zorte on guztioi eta ondo pasa!

 

 

*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (GKEF).

 

Kartela

 

 














 

Babesleak

Ir arriba