Jardunaldi honetan ekingo diote Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketari

2025/01/23 | Lehiaketa

Infantilak, jubenilak eta nagusiak lehiatuko dira: lehenak Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan eta jubenilak eta nagusiak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan

Jardunaldi honetan (2025-01-26) hasiko da Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa, infantil, jubenil eta nagusi kategorietan. Jubenilak eta nagusiak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan lehiatuko dira, eta infantilak Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan.

 

 

4 taldek eman du izena infantiletan, 4 bikotek jubeniletan eta 7k nagusietan; hauexek:
 

  • Infantilak (Errendimendua): Behar Zana, Zubieta 1, Zubieta 2 eta Zubieta 3
  • Jubenilak (Ezker Hormako Kluben Artekoa): Txost 1, Txost 2, Zubieta 1 eta Zubieta 2
  • Nagusiak (Ezker Hormako Kluben Artekoa): Behar Zana, Txost 1, Txost 2, Zubieta 1, Zubieta 2, Zubieta 3 eta Zubieta 4

 

 

Kategoria guztietan, ligaxka izango dute lehenik, martxoaren 9ko jardunaldira bitartean. 

 

 

Final guztiak martxoaren 23ko asteburuan izango dira ikusgai.

 

 

Webgune honetako atal hauetan kontsulta daiteke lehia hauen inguruko informazioa: Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Joko Garbi (jubenilak eta nagusiak) eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Joko Garbi (infantilak).

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba