Ilunpe 1 eta Zumaia 2 taldeek irabazi dute alebinen Eskola Kiroleko Gipuzkoako Paleta Txapelketa
2025/01/21 | Lehiaketa
Molle-pelle txikiarekin gailendu dira Ilunpe 1eko Eskudero-Aizpuru-Iriarte, Aranbarri-Aristondoren Ilunpe 2 taldearen kontra; eta molle-pelle handiarekin nagusitu dira Zumaia 2ko Argoitia-Tejera-Garcia, Arbelaiz-Lerma-Inciarteren Oiartzun 2 taldearen aurka
![]() Alebin kategoriako Eskola Kiroleko Gipuzkoako Paleta Txapelketako finalak jokatu berri dira, asteburuan, Azpeitian, eta Ilunpe 1 eta Zumaia 2 taldeetako palistek irabazi dituzte lehiak. Molle-pelle txikiarekin gailendu dira Ilunpe 1ekoak, beraien klubeko Ilunpe 2 taldearen kontra. Eta molle-pelle handiarekin nagusitu dira Zumaia 2koak, Oiartzun 2 taldearen aurka. Ondorengo lerroetan bildu ditugu jaialdiaren xehetasunak:
Urtarrilak 18, larunbata, 16:00, Azpeitia-Betharram
2. Paleta, alebinak, molle-pelle (txikia):
Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Paleta-Alebinak atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio guztia. |
|