Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako gainontzeko finalak, larunbatean, Iruran

2025/01/15 | Lehiaketa

Jubenilen, nagusien 2. mailakoen eta nagusien 1. mailakoen finalak ikusteko aukera izango da, 16:00etatik aurrera, Ametsa trinketan

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako gainontzeko finalak ikusteko aukera izango da, larunbatetan, Irurako Ametsa trinketan: jubenilek, nagusien 2. mailakoek eta nagusien 1. mailakoek beren norgehiagokak jokatuko dituzte bertan, 16:00etatik aurrera (kadeteen finala hilaren 4an izan zen: Ilarramendi-Iparragirreren Behar Zana 1ek 38-40 irabazi zion Larrarte-Zufiriaren Behar Zana 2ri). Ondorengo lerroetan dituzue jaialdiaren xehetasunak:

 

Urtarrilak 18, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Eskuz binaka, jubenilak:
BEHAR ZANA 1 (Inhar Iparragirre Aburuza-Unai Zufiria Maioz)
BEHAR ZANA 3 (Peru Cestau Sanchez-Iker Izagirre Galarraga)

2. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
HERNANI (Endika Arizmendi Otaño-Unax Manterola Miranda)
AZKOITIKO OTEIZA (Aitor Azkoitia Irastorza-Iñaki Azkoitia Irastorza)

3. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
EPLE 2 (Julen Chiapuso Nosellas-Ibon Taberna Carrera-Egoitz Olaizola Loinaz)
MUNDARRO (Xabier Barandiaran Ezponda-Oier Gurutzealde Arka)

 

 

Eskuz binakako lehia guztiz bukatutakoan, eskuz banakako lehia denak hasiko dira martxan (kadete kategoriakoak ari dira dagoeneko): hain zuzen ere, urtarrilaren 26ko jardunaldian (jubenilak eta nagusiak 2. maila) eta otsailaren 2koan (nagusiak 1. maila).

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa ataletan informazio gehiago kontsulta daiteke.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba