Urte berriarekin, berriz ere lehiatzeko aukera pilotari guztientzat
2025/01/09 | Lehiaketa
Espezialitate, kategoria eta maila anitzeko hainbat txapelketa hasiko dira jardunaldi honetan: Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako banakako lehia; Udaberri Saria eskuz binaka, gomazko paletaz eta larruzko paletaz; eskuz binakako, zesta-puntako eta paletako Errendimenduko Txapelketak...
Urte berriarekin batera txapelketa gehiago jarriko dira martxan, eta berriz ere lehiatzeko aukera izango dute Gipuzkoako pilotari guztiek. Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute horietako hainbatek, eta gainontzekoek espezialitate, kategoria eta maila anitzeko hainbat lehian ariko dira buru-belarri: Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gomazko paletako banakako lehian (7aren barruan aurrena eta kantxa osoan ondoren); Udaberri Sarian, eskuz binaka, gomazko paletaz eta larruzko paletaz; eskuz binakako (orokorra eta neskei zuzendutakoa), zesta-puntako eta larruzko paletako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan; edo paletako (ikus) Errendimenduko Udaberri Sarian. Jarraian dituzue xehetasun gehiago:
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa (gomazko paleta banaka)
Udaberri Saria (eskuz binaka, gomazko paleta eta larruzko paleta)
Gipuzkoa Errendimendua (eskuz binaka)
Gipuzkoa Errendimendua (eskuz binaka neskak)
Gipuzkoa Errendimendua (zesta-punta)
Gipuzkoa Errendimendua (larruzko paleta)
Udaberri Errendimendua (paleta ikus)
Webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta daiteke informazio guztia. |
|