Lapke, Azkoitiko, Eple, Ataun eta Behar Zana, Gipuzkoako buruz buruzko txapeldunak

2025/01/07 | Lehiaketa

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak irabazi dituzte; Eplek eta Gaztelekuk jantzi dituzte pala motzeko txapelak; eta Zumaiak eta Txulobik larruzko paletakoak

Lapke (Lazkao), Azkoitiko Oteiza, Eple (Errenteria), Ataun eta Behar Zana (Amasa-Villabona) klubetako pilotariek irabazi dituzte asteburuan jokatu dituzten eskuz banakako finalak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Pala motzekoetan, Eplekoek eta Gaztelekukoek (Andoain) jantzi dituzte txapelak. Eta larruzko paletaz, Zumaia eta Txulobi (Aduna) dira Gipuzkoako txapeldun berriak.

Ondorengo lerroetan dituzue xehetasunak:

 

 

Urtarrilak 3, ostirala, 19:00, Donostia-Atano III
 

1. Eskuz banaka, kadeteak 1. maila:
BEHAR ZANA-Adur Otaegi Lakarra 9
AZKOITIKO OTEIZA-Julen Etxaniz Salas 18

2. Eskuz banaka, jubenilak 1. maila:
LAPKE-Iker Izagirre Rodriguez 22 
OIARPE-Manex Olaiz Etxeberria 9

3. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila:
ZAZPI ITTURRI-Eneko Gorostidi Labaka 4
LAPKE-Faben Ituarte Gonzalez 22

 

Urtarrilak 4, larunbata, 17:00, Oiartzun-Madalensoro


1. Pala motza, nagusiak 2. maila:
ILUNPE (Eneko Martija Arozena-Mikel Sanchez Rementeria) 29
GAZTELEKU (Iñaki Lopez de Munain Oñederra-Aritz Rekalde Ezkurra) 40

2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
ERREPALA 2 (Jon Begiristain Dorronsoro-Mikel Begiristain Dorronsoro) 23
EPLE 1 (Frederic Eyheramendy-Yorel Martinez Garcia) 40

 

Urtarrilak 5, igandea, 10:30, Amezketa-Larrunarri
 

1. Eskuz banaka, kadeteak 2. maila:
BEHAR ZANA-Xuban Ilarramendi Albizu 18
BERGARA-Aitor Contreras Alberdi 3

2. Eskuz banaka, jubenilak 2. maila:
ATAUN-Aetz Lopez Murua 22
BEHAR ZANA-Inhar Iparragirre Aburuza 12

3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila:
ZAZPI ITTURRI-Beñat Gorostidi Labaka 16
EPLE-Xabier Ortiz de Urbina Arandigoien 22

 

Urtarrilak 5, igandea, 11:00, Deba-Aldats


1. Larruzko paleta, kadeteak:
ERREPALA (Martin Zarate Lomas-Beñat Lazkanoiturburu Ugarte) 21
TXULOBI (Markel Iraola Zabala-Arkaitz Zabala Olasagasti) 30

2. Larruzko paleta, jubenilak:
ZUMAIA 2 (Telmo Carballo Arano-Aritz Garikano Mora) 35
ERREPALA (Abel Eguzkitza Martinez-Aner Rekondo Murua) 34

 

Larruzko paleta (Deba)

 

 














Babesleak

Ir arriba