Behar Zanako Illarramendi-Iparragirre bikotearentzat txapelak trinketeko lehen finalean
2025/01/08 | Lehiaketa
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binaka kadete kategoriako finala irabazi dute, klub bereko Larrarte-Zufiria bikoaren kontra; paleta argentinarreko eta eskuz banakako lehiak hasiko dira jardunaldi honetan
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finala izan da ikusgai, asteburuan: eskuz binakako kadeteen kategoriakoa. Behar Zana klubeko (Amasa-Villabona) bi taldeen arteko lehian, Illaramendi-Iparragirre bikoteak irabazi zion Larrate-Zufiria bikoari:
Urtarrilak 4, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, kadeteak:
Eskuz binakako gainontzeko finalak (jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila) urtarrilaren 19ko jardunaldian jokatzea aurreikusten da.
Bestetik, jardunaldi honetan (2025-01-12) paleta argentinarreko lehia (nagusiak 1. eta 2. maila) eta eskuz banakakoa hasiko dira (eskuz kadeteena solik; jubenilak eta nagusiak urtarrilaren 26ko eta otsailaren 2ko jardunaldietan batuko dira lehiara). 15 taldek eman du izena paleta argentinarreko txapelketan, 8 nagusien 1. mailan eta 7 nagusien 2. mailan. Ligaxka jokatuko dute denek, eta ondoren azken fasea. Martxoaren 9ko asteburuan izango dira bi finalak. Eskuz banakako kadeteen lehian 7 pilotari ariko dira. Otsaila bukaerara arte ligaxka jokatuko dute. Eta martxoaren 9ko asteburuan izango dute finala.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean aurki daitezke espezialitate, kategoria eta maila bakoitzeko xehetasun guztiak. Eta bai bertan bai Kartelera txokoan txapelketari astez asteko jarraipena egin. |
|