Eta urtea hasteko ere... finalak
2025/01/02 | Lehiaketa
2025eko lehendabiziko jardunaldian, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako, pala motzeko eta larruzko paletako finalak izango dira ikusgai; Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako esku binakako kadeteen finala ere jokatuko dute
Urtea agurtzerakoan bezala, urtea hasteko ere final festa izango dugu. Hain zuzen ere, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako, pala motzeko eta larruzko paletako finalak izango dira ikusgai, asteburu honetan, Donostian, Amezketan, Oiartzunen eta Deban. Eta Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binaka kadeteena ere jokatuko dute, Iruran.
Ondorengo lerroetan bildu ditugu jardunaldiko final guztiak:
EZKER HORMAKO KLUBEN ARTEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA, ESKUZ BANAKA + PALA MOTZA + LARRUZKO PALETA
Urtarrilak 3, ostirala, 19:00, Donostia-Atano III
1. Eskuz banaka, kadeteak 1. maila:
2. Eskuz banaka, jubenilak 1. maila:
3. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila:
Urtarrilak 4, larunbata, 17:00, Oiartzun-Madalensoro
2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
Urtarrilak 5, igandea, 10:30, Amezketa-Larrunarri
1. Eskuz banaka, kadeteak 2. maila:
2. Eskuz banaka, jubenilak 2. maila:
3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila:
Urtarrilak 5, igandea, 11:00, Deba-Aldats
2. Larruzko paleta, jubenilak:
TRINKETEKO KLUBEN ARTEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA, ESKUZ BINAKA
Urtarrilak 4, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, kadeteak:
|
|