Binakako gomazko paletako lehiaren azken finala, larunbatean, Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan
2024/12/11 | Lehiaketa
Nagusien 3. mailakoa jokatuko dute Kuku eta Euskal Jolas taldeek, Villabonan
![]() Aurreko jardunaldiko atsedenaren ondoren, asteburu honetan ekingo diegu berriro Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finalei. Binakako gomazko paletako lehiaren azken finala izango da ikusgai, hain zuzen ere, jardunaldi honetan: nagusien 3. mailakoa; Kuku (Anoeta) eta Euskal Jolas (Deba) taldeek neurtuko dituzte indarrak, larunbat eguerdian, Villabonan:
Abenduak 14, larunbata, 12:00, Villabona-Bear Zana
Datozen asteburuetan ere final ugari izango dira ikusgai han-hemenka: eskuz binakako azkenak, pala motzekoak, eskuz banakakoak... Pixkanaka-pixkanaka joango gara horien berri ematen. |
|