Aldaketak eta berrikuntzak Errendimenduko Ibilbideko eskuzko espezialitatean

2024/12/04 | Lehiaketa

Aldaketek alebin eta infantil kategorietako 1. mailari eragingo diote (sakeak eta pilotak); eta neska pilotariek eskuz binakako txapelketa berria jokatzeko aukera izango dute

Errendimenduko Ibilibideko eskuzko espezialitatean (alebinak eta infantilak), hainbat aldaketa eta berrikuntza jarri ditu martxan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (berriki zabaldu dira izen-emateak urtarriletik aurrera jokatuko diren txapelketetarako). Datozen lerroetan laburbilduko ditugu, eta albiste honi erantsitako dokumentuetan aurki daiteke informazio gehiago:

 

 

ERRENDIMENDUA ESKUA, 1. MAILA

  • Sakeak aldatu egin dira (ikus '18b - Joko Araudia (GEPF) - ERANSKINA-ERRENDIMENDUA (sakeak, tantu-kopuruak, materiala)' eranskina)
  • Pilota aukera zabaldu egin da: pilotek ez dute zigilurik beharko eta pilotagile ezberdinen pilotak erabili ahal izango dira. Hori bai, toke erdiko pilotak izan behar dute
  • Hori guztia neurtzeko, protokoloa martxan jarri da, eta honen bidez egokiak ez diren pilotak kentzeko aukera egongo da (ikus 'Pilotak inpugnatzeko protokoloa' eranskina). Protokolo hori egon badago, baina orain arte kadete, jubenil eta nagusi kategorietan aplikatzen zen; orain, errendimenduko eskuzko 1. mailara (alebinak eta infantilak) zabalduko da

 

 

ERRENDIMENDUA ESKUA NESKAK

  • Neskei zuzendutako txapelketa berria izango da denboraldi honetan, eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa (alebinak eta infantilak)
  • Alebinetan (2013an jaioak), maila bakarra egongo da. Pilota goxoa pisudunarekin jokatuko dute, Otero pilotagilearena, GEPFren zigiluarekin
  • Infantiletan (2012. eta 2011. urteetan jaiotakoak), bi maila izango dira. 1. mailan toke erdiko pilotarekin jokatuko dute, Otero pilotagilearena eta GEPFren zigiluarekin. Eta 2. mailan pilota goxoa pisudunarekin, Oterorena eta GEPFren zigiluarekin
  • Nesken txapelketa jokatuko duten pilotariek ezin izango dute txapelketa mistoa jokatu, eta alderantziz

 

 

Aldaketa hauek guztiek lehiaketa hobetzeko eta aukerak zabaltzeko xedez egin ditu federazioak. Hala, klubekin elkarlanean aritu eta beraien iritziak eta balorazioak jaso nahi ditu, pausoak ematen jarraitzeko.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba