Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako eta gomazko paletako finalak, asteburuan
2024/11/06 | Lehiaketa
Errepala 2, Oiangu 1 eta Eple dira Gipuzkoako txapeldun berriak larruzko paletaz
Eskuz binakako eta gomazko paleta binakako finalen txanda izango da, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Donostian, Eibarren, Villabonan eta Oiartzunen izango dira ikusgai eskuz binakako jaialdiak, eta Hernanin jokatuko dituzte gomazko paletako lehiak. Ondorengo lerroetan bildu ditugu final guztiak:
Azaroak 8, ostirala, 19:00, Donostia-Atano III
2. Eskuz binaka, jubenilak 1. maila:
Azaroak 8, ostirala, 19:00, Eibar-Astelena
2. Eskuz binaka, nagusiak 3. maila:
Azaroak 8, ostirala, 19:30, Villabona-Bear Zana
Azaroak 9, larunbata, 11:00, Hernani-Udalekoa
2. Gomazko paleta binaka emakumeak, nagusiak 2. maila:
3. Gomazko paleta binaka emakumeak, nagusiak 1. maila:
Azaroak 9, larunbata, 11:30, Oiartzun-Madalensoro
2. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
Azaroak 10, igandea, 11:00, Donostia-Atano III
2. Eskuz binaka, nagusiak ohorezko maila:
Bestetik, aurreko asteburuan finalak irabazita, Errepala 2, Oiangu 1 eta Eple dira Gipuzkoako txapeldun berriak larruzko paletaz. Errepala 3, Ilunpe eta Oiangu 1 taldeen aurka lehiatu ziren, hurrenez hurren, 1., 2. eta 3. mailan:
Azaroak 3, igandea, 10:00, Olaberria-Udalekoa
2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
Larruzko paletako lehia bukatuta, pala motzakoari ekingo diote orain Gipuzkoako palistek, jardunaldi honetan bertan (2024-11-10). Nagusien 1. eta 2. mailan ariko dira: 8 talde 1. mailan (2 multzotan banatuta) eta 11 bikote 2. mailan (2 multzotan). Joan-etorriko ligaxka jokatuko dute aurrena guztiek, azaroaren 10eko asteburutik abenduaren 22kora bitarte. Multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte, abenduaren 29ko jardunaldian, eta finalak 2025eko urtarrilaren 5eko jardunaldian izango dira ikusgai.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Larruzko paleta eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala motza ataletan kontsulta daitezke lehia hauen guztien xehetasunak. |
|