Jardunaldi honetan hasiko dira paletako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketak
2024/10/22 | Lehiaketa
Infantil kategoriako palistak lehiatuko dira, binaka, ikus pilotarekin txapelketa batean eta molle-pelle pilotarekin bestean; abenduaren 22ko astebururako aurreikusten dira finalak
Jardunaldi honetan (2024-10-27) hasiko dira paletako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketak; bi izango dira, zehazki: ikus pilotarekin bat, eta molle-pelle pilotarekin bestea. Infantil kategoriako palistak lehiatuko dira bietan, binaka.
Ondorengo lerroetan laburbilduko ditugu bataren zein bestearen xehetasunak:
ERRENDIMENDUKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA, PALETA IKUS
3 taldek eman du izena: Hernani, Ilunpe (Azpeitia) eta Oiangu (Ordizia). Joan-etorriko ligaxkarekin ekingo diote txapelketari, asteburuan, abenduaren 15eko jardunaldira bitarte.
Lehen bi sailkatuek jokatuko dute finala, abenduaren 22ko asteburuan.
ERRENDIMENDUKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA, PALETA MOLLE-PELLE
8 taldek eman du izena, eta bi multzotan ariko dira: Altzatarra (Donostia), Behar Zana 2 (Amasa-Villabona), Intxurre 1 (Alegia), Txost 2 (Oiartzun) eta Txost 3 (Oiartzun) A multzoan; eta Eple (Errenteria), Behar Zana 1 (Amasa-Vilabona), Intxurre 2 (Alegia), Intxurre 3 (Alegia) eta Txost 1 (Oiartzun) B multzoan. Itzuli bateko ligaxkarekin ekingo diote txapelketari, asteburu honetan, azaroaren 30eko jardunaldira arte. Partidak larunbat arratsaldetan jokatuko dituzte, hainbat egoitzatan:
Multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte, abenduaren 15eko asteburuan. Eta finala abenduaren 22ko jardunaldian izango da ikusgai.
Bi txapelketa hauen inguruko informazio gehiago ikusgai, Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta-Ikus-Infantilak eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta-Molle pelle-Infantilak ataletan. |
|