Kapito Harri eta Txost taldeek jokatuko dute Enrique Abril Errebote Txapelketaren finalerdia
2024/10/17 | Lehiaketa
Larunbatean, 10:30ean, Oiartzungo Beheko Plazan izango dira aurrez aurre uztariztarrak eta oiartzuarrak; Luzean taldea (Donibane Lohizune) finalerako sailkatuta dago
![]() Ligaxkako partidekin bukatuta, azken txanpan sartu da 61. Enrique Abril Errebote Txapelketa. Larunbat honetan, hain zuzen ere, finalerdia ikusteko aukera izango da, Oiartzunen, eta talde gipuzkoar batek jokatuko du, gainera: Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi) eta Txost (Oiartzun, Gipuzkoa) izango dira aurrez aurre, 10:30etik aurrera. Bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren; Luzean taldea (Donibane Lohizune, Lapurdi), ligaxka lehen postuan amaituta, dagoeneko finalerako sailkatuta dago. Eta beste gipuzkoarrak, zubietarrak, finalerdiaren atarian gelditu dira.
Honela gelditu da, hain zuzen ere, ligaxkako sailkapena:
Hauxe izango da, beraz, finalerdia: Urriak 19, larunbata, 10:30, Oiartzun KAPITO HARRI vs TXOST
Eguraldiak lagunduko balu, aurtengo edizioko finala urriaren 27ko asteburuan jokatzea aurreikusten da, Oiartzunen.
Informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril-Errebotea nagusiak atalean. |
|