Bukatu da gipuzkoarrentzat Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa

2024/10/09 | Lehiaketa

Ligaxka amaituta, hirugarren postuan sailkatu dira bai Gipuzkoa 1 bai Gipuzkoa 2 eta, hortaz, ez dute lortu finalerdietara pasatzea

Aurtengoan ez da posible izan; bukatu da gipuzkoarrentzat Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa. Ligaxka amaituta, hirugarren postuan sailkatu dira bai Gipuzkoa 1 bai Gipuzkoa 2, bakoitza bere multzoan; eta, hortaz, ez dute lortu finalerdietara pasatzea (lehendabiziko bientzat baitziren finalaurrekoetara pasatzeko txartelak).

 

 

 

Hain zuzen ere, honela gelditu da sailkapena

 

A MULTZOA

  1. Bizkaia 2, 6 puntu
  2. Iparralde 1-Itsasu (Lapurdi), 5 puntu
  3. Gipuzkoa 1, 4 puntu
  4. Bizkaia 3, 3 puntu
     

B MULTZOA

  1. Iparralde 2-Milafranga (Lapurdi), 3 puntu
  2. Bizkaia 1, 3 puntu
  3. Gipuzkoa 2, 3 puntu

 

 

 

Beraz, Bizkaia 2 eta Bizkaia 1 taldeek jokatuko dute finalerdietako bat, eta Iparralde 2k eta Iparralde 1ek bestea; eguraldiak laguntzen badu, asteburu honetan. Eta urriaren 20ko jardunaldian jokatuko litzateke finala. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean, www.euskalpilota.org, ikus daitezke txapelketaren xehetasun guztiak.

 

 

 

Hauek izan dira Gipuzkoako ordezkariak txapelketaren bederatzigarren edizioan:

 

GIPUZKOA 1

  • Julen Chiapuso Nosellas
  • Julen Iribar Arruti
  • Axel Lasa Gelbentzu
  • Mikel Leonet Arozena
  • Ekain Mitxelena Olague
  • Manex Olaiz Etxeberria
  • Xabat Olaiz Etxeberria
  • Iñigo Ugalde Muguruza
     

GIPUZKOA 2

  • Iñaki Azkoitia Irastorza
  • Iñaki Esnal Aizpurua
  • Andoni Urbieta Etxeberria
  • Ibai Urbieta Etxeberria
  • Jon Urbieta Otaegi
  • Xabier Urbieta Otaegi

 

 

 

Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsaEuskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago.

Bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. Talde bakoitza zortzi bat pilotariz osatua dago; bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da. 

 

 

 






Babesleak

Ir arriba