Emakumeen eskuzko teknifikazioan izen-ematea zabalik, hilaren 20ra bitarte

2024/09/10 | Ikastaroak

Infantil, kadete eta jubenil kategorietako pilotariei dago zuzenduta deialdia, eta beraien klubaren bidez eman behar dute izena

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) teknifikazio proiektuaren barruan, emakumeen eskuzko teknifikazioa ere eskainiko da denboraldi honetan, eta egunotan zabalik da izena emateko epea.

 

 

Ezker Horman eskuz aritzen diren hiru kategoria hauetako Gipuzkoako neska pilotariei dago zuzenduta deialdia: infantilak (2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak), kadeteak (2009 eta 2010) eta jubenilak (2007 eta 2008). Teknifikazioan parte hartu ahal izateko pilotari infantilek errendimenduko lizentzia izan beharko dute, eta kadeteek eta jubenilek federatu lizentzia.

 

 

Lurraldeko klubek eman beharko dute beraien pilotarien izena, jaso dituzten irizpideak eta dokumentuak baliatuz. Hilaren 20a, ostirala (13:00) izango dute horretarako azken eguna.

 

 

Entrenamenduak astearteetan izango dira, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, 18:00etatik aurrera, Naroa Agirre pilotariaren gidaritzapean. Urrian hasiko dituzte saioak.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba