Asteburuan hasiko da Enrique Abril Errebote Txapelketa

2024/09/04 | Lehiaketa

Harekin abiatuko da lehiaketa ofizialen 2024-25 denboraldia; Euskal Herriko 5 talde lehiatuko dira 61. edizio honetan, tartean Gipuzkoako Txost eta Zubieta

Asteburuan (2024-09-08) hasiko da Enrique Abril Errebote Txapelketa eta, hortaz, lehiaketa ofizialen 2024-25 denboraldia.

 

 

61. edizio honek Euskal Herriko 5 talde elkartuko ditu, horietatik bi Gipuzkoakoak: Oiartzungo Txost eta Zubietako Zubieta. Hauexek dira parte-hartzaile guztiak:

 

  1. Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
  2. Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi)
  3. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
  4. Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)
  5. Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)

 

 

Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, asteburuan hasi eta urriaren 13ko jardunaldira bitarte. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira.

 

 

Ligaxka lehen postuan bukatzen duen taldeak finalerako zuzeneko txartela lortuko du, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdia jokatu beharko dute. Urriaren 20ko jardunaldian izango da finalaurrekoa.

 

 

Eguraldiak ez badu txapelketaren martxa baldintzatzen, urriaren 27ko jardunaldian izango da ikusgai finala, Oiartzungo plazan.

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril-Errebote nagusiak atalean egongo da txapelketa jarraitzeko aukera. Eta baita astean-astean aurrez aurrekoen berri jakiteko ere, Kartelera txokoan.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba