Oiartzun, Errenteria, Donostia eta Mutriku, 2024ko Gipuzkoako Herriarteko txapeldunak

2024/07/08 | Lehiaketa

Oiartzunek Zaldibiari irabazi dio eskuzko lehiako finalean, Errenteriak Andoaini larruzko paleta eta pala motzekoan, Donostiak Astigarragari gomazko paletaz eta Mutrikuk Zumaiari zesta-puntaz

Oiartzunek eskuz, Errenteriak larruzko paleta eta pala motzez, Donostiak gomazko paletaz eta Mutrikuk zesta-puntaz. Lau herri hauek irabazi dute 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Eta txapeldunorde izan dira, hurrenez hurren, Zaldibia, Andoain, Astigarraga eta Zumaia.

 

 

 

Finaletako jaialdi guztiak laburbildu ditugu ondorengo lerrotan:


 

ESKUA. Ekainak 29, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III.a
 

OIARTZUN 2 / ZALDIBIA 1
 

1. Eskuz binaka, kadeteak:
OIARTZUN (Aitor Etxeberria Juaristi-Unai Zelaiaran Orbegozo) 21
ZALDIBIA (Suhar Mantzizidor Jauregi-Aetz Lopez Murua) 22

2. Eskuz binaka, jubenilak:
OIARTZUN (Manex Olaiz Etxeberria-Mikel Leonet Arotzena) 22
ZALDIBIA (Aratz Aranburu Izagirre-Jokin Mendizabal Gorostizu) 4

3. Eskuz binaka, nagusiak:
OIARTZUN (Oihan Etxeberria Iparragirre-Unax Landa De Marcos) 22
ZALDIBIA (Alex Sukia Garmendia-Aitor Elizegi Armendariz) 20
 

 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA. Ekainak 9, igandea, 11:30, Oiartzun-Madalensoro



ERRENTERIA 1 (72) / ANDOAIN 1 (66)
 

1. Larruzko paleta:
ERRENTERIA (Ibon Eskisabel-Mitxelena-Ruben Pichel Jimenez) 32
ANDOAIN (Xabier Alkorta Atorrasagasti-Iñaki Lopez de Munain Oñederra) 35

2. Pala motza:
ERRENTERIA (Yorel Martinez Garcia-Abel Pichel Jimenez) 40
ANDOAIN (Ibon Altuna Zabala-Ibai Iradi Berasategi) 31


 

GOMAZKO PALETA. Ekainak 29, larunbata, 11:00, Errenteria-Agustina Otaola

 

ASTIGARRAGA 1 / DONOSTIA 2


1. Gomazko paleta, banaka frontoi osoan:
ASTIGARRAGA (Asier Salaberria Taberna) 20
DONOSTIA (Unai Sanchez Acinas) 10

2. Gomazko paleta, binaka:
ASTIGARRAGA (Mikel Txoperena Garcia-Beñat Zubiarrain Ezponda) 15
DONOSTIA (Xabier Arana Atxaga-Xabier Huegun Martikorena) 20

3. Gomazko paleta, banaka 7aren barruan:
ASTIGARRAGA (Ganix Urdangarin Galarza) 19
DONOSTIA (Xabier Elejalde Arretxea) 20


 

ZESTA-PUNTA. Ekainak 21, ostirala, 19:30, Mutriku-Miruaitz

 

MUTRIKU 2 / ZUMAIA 1


1. Zesta-punta, kadeteak:
MUTRIKU (Alain Agirregomezkorta Txurruka-Izei Garcia Lekube) 30
ZUMAIA (Igor Enbil Dominguez-Mikel Silveti Egaña) 15

2. Zesta-punta, jubenilak:
MUTRIKU (Oinatz Agirregomezkorta Txurruka-Ekhi Lete Sanchez) 30
ZUMAIA (Frida Watkins Franco-Marlon Watkins Franco) 6

3. Zesta-punta, nagusiak:
MUTRIKU (Aitor Andonegi Astorkia-Zuhaitz Arrillaga Elezgarai) 21
ZUMAIA (Cosme Aguirre De Jesus-Unai Uranga Egaña) 30

 

 

 

Ondorengo pilotariek osatu dute Oiartzungo taldea 2024ko edizioan: Haitz Aranburu Mutiloa, Oier Bergara Zeberio, Ekhi Caetano Etxebeste, Oihan Etxeberria Iparragirre, Aitor Etxeberria Juaristi, Oihan Etxepare Odriozola, Aitzol Galardi Makazaga, Aritz Hevia Bras, Ekhi Iradi Beloki, Unax Landa De Marcos, Aitor Larralde Maritxalar, Axel Lasa Gelbentzu, Mikel Leonet Arotzena, Ekain Mitxelena Olague, Unax Oiartzabal Goia, Manex Olaiz Etxeberria, Xabat Olaiz Etxeberria, Beñat Ormaetxea Romero, Anartz Otaegi Garzon, Alex Otegi Mayoz, Iñigo Ugalde Muguruza, Ainitze Zabalegi Iparragirre, Oier Zabaleta Ibarra, Eneko Zalakain Deskarga, Xuban Zapirain Erdozio eta Unai Zelaiaran Orbegozo.

Hauexek izan dira Errenteriako palistak: Garikoitz Aizkorreta Aduriz, Aritz Arregi Etxenagusia, Eneko Arruabarrena Garcia, Ibon Eskisabel Mitxelena, Ibai Izquierdo Ruiz, Iker Maneiro Vicente, Yorel Martinez Garcia, Abel Pichel Jimenez eta Rubén Pichel Jimenez.

Donostiako ordezkariak, hauexek: Xabier Arana Atxaga, Juan Luis Aranjuelo Hergueta, Unai Aroztegi Zubillaga, Oscar Barbulo Martinez, Xabier Elejalde Arretxea, Manu Ferrero Arias, Xabier Huegun Martikorena, Aitor Nuin Igea, Iñaki Peluaga Casares, Unai Sanchez Acinas, Santi Ubeda Erbiti eta Iker Udakiola Pastoriza.

Eta Mutrikuko puntistak, ondorengoak: Alain Agirregomezkorta Txurruka. Oinatz Agirregomezkorta Txurruka, Aitor Andonegi Astorkia, Zuhaitz Arrillaga Elezgarai, Ganix Arrizabalaga Urrutia, Aratz Egaña Arrinda, Izei Garcia Lekube, Yon Iparragirre Txurruka, Ekhi Lete Sanchez, Mikel Manzisidor Txurruka, Jon Iñaki Mendizabal Barrenetxea, Oaia Otaño Arrona, Mikel Paredes Garcia-Pascual, Aiur Txurruka Mugerza, Eñaut Urreisti Astigarraga, Manez Urreizti Jauregi eta Unax Zubizarreta Galparsoro.

 

 

 

Herriarteko Eskuzko Txapelketaren 56 edizioetatik Oiartzunek 40 alditan hartu du parte. Aurtengoa irabazita, 4 aldiz jantzi du txapela: 2024koaz gain (Zaldibiari), 2013an (Tolosaren aurka), 2022an (Azpeitiari) eta 2023an (berriro Azpeitiari irabazita). Beste 3 aldiz izan da txapeldunorde: 2014an (Donostiak irabazi zuen), 2017an (Azpeitiarentzat txapela) eta 2021ean (Azpeitia txapeldun).

Errenteria Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan lehiatu da, hau da, 33 aldiz. Aurtengo garaipenarekin, 7. txapela gehitu dio bere palmaresari; gainontzeko seiak edizio hauetan lortu zituen: 1991-1995 bitarte (biak barne; Donostia, Altzo, Donostia, Donostia eta Oiartzunen kontra, hurrenez hurren), eta 2022an (Andoaini irabazita). 5 aldiz izan dira txapeldunorde errenteriarrak: 1996an (Oiartzunek irabazi), 2010ean (Andoainek), 2018an (Oiartzunek), 2021ean (Andoainek) eta iaz (Donostiak).

Donostiak Herriarteko Gomazko paleta Txapelketako edizio guztietan hartu du parte, hau da, 6 aldiz. Aurtengo garaipenarekin, bigarren txapela lortu du; bestea txapelketaren lehendabiziko edizioan eskuratu zuen, 2018. urtean (Azpeitiaren kontrako finala irabazita). Beste bi aldiz txapeldunorde izan dira donostiarrak: 2021ean (Azkoitiak irabazi zuen) eta 2022an (berriz Azkoitiak).

Mutrikuk Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren 26 edizioetatik 14tan hartu du parte2024ko edizioa irabazita, 9. txapela lortu du; gainontzekoak edizio hauetan irabazi zituten: 2013 (Zumaia txapeldunorde), 2014 (Zumaia), 2015 (Zumaia), 2016 (Zumaia), 2017 (Zumaia), 2019 (Donostiari irabazita), 2022 (Zumaiari) eta 2023 (Hondarribiari). Eta beste 4 aldiz txapeldunorde izan dira mutrikuarrak: 2011n (Zumaiak jantzi zuen txapela), 2012an (Zumaiak), 2018an (Zumaiak) eta 2021ean (Zumaiak). 

 

 

 

Txapelak aipatuz, Azkoitia da nagusi Herriarteko Eskuzko Txapelketan, 16 baititu (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); jarraian da Azpeitia, 8 txapelekin (6 bider azpitxapeldun); Donostia, 6rekin (4tan txapeldunorde); Hernani, 5ekin (6tan bigarren); Segura eta Oiartzun, 4rekin (4 aldiz azpitxapeldun Segura eta 3 Oiartzun); Arrasate, 3kin (inoiz ez azpitxapeldun); Bergara, Zumarraga eta Idiazabal, 2rekin (hurrenez hurren, 2, 2 eta 0 bider azpitxapeldun); eta Usurbil, Amezketa, Astigarraga eta Soraluze, txapel banarekin (bigarren 3, 2, 1 eta 0 aldiz, hurrenez hurren). Ondorengo herriek txapelik ez dute, baina txapeldunorde izan dira Herriartekoan: Oñati, Tolosa, Zestoa, Urretxu, Beasain, Irun, Aretxabaleta, Lasarte-Oria, Berrobi, Ataun eta Zaldibia (Oñati 4 aldiz izan da azpitxapeldun, Tolosa 3 bider, Zestoa 2tan eta gainontzeko guztiak behin).

Palaz, Donostia da lider, 8 txapelekin (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain eta Errenteria dira atzetik, 7 txapelekin (7 bider txapeldunorde Andoain eta 5 Errenteria); Olaberria ondoren, 6 txapelekin (2tan azpitxapeldun); gero Oiartzun, 3kin (7 aldiz txapeldunorde); eta Ordizia eta Zarautz, txapel banarekin (2 aldiz izan da azpitxapeldun Ordizia, eta behin ere ez Zarautz). Debak eta Altzok ez dute txapelik, baina 3 final jokatu ditu Debak eta 1 Altzok. 

Gomazko paletaz, Azkoitia da lider sailkapenean, 3 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan); atzetik da Donostia, 2rekin (beste 2tan txapeldunorde); eta Astigarraga, txapel batekin (behin txapeldunorde). Azpeitiak, Tolosak eta Mutrikuk ez dute txapelik, baina hirurak izan dira behin azpitxapeldun. 

Azkenik, Zumaiak jarraitzen du sailkapen buru zesta-puntako txapelei dagokienean, 10 txapelekin (12 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 9 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); Tolosa ondoren, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde); eta Donostia gero, 3 txapelekin (2 aldiz azpitxapeldun). Andoainek eta Hondarribiak ez dute txapelik irabazi, baina biak izan dira txapeldunorde edizio banatan. 

 

 

 

18 herri lehiatu dira autengoan eskuz: Aduna, Altzo, Amasa-Villabona, Amezketa, Andoain, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Hernani, Idiazabal, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Zaldibia eta Zestoa.

6 herri izan dira larruzko paleta eta pala motzekoan: Andoain, Deba, Donostia, Errenteria, Oiartzun eta Ordizia.

14 herrik jokatu dute gomazko paletaz: Aia, Andoain, Astigarraga, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Mutriku, Oiartzun, Tolosa, Zarautz, Zestoa, Zumaia eta Zumarraga.

Eta honako 3rak zesta-puntaz: Hondarribia, Mutriku eta Zumaia. 

Denera, 41 herri eta 443 pilotari elkartu ditu txapelketak: 234 eskuz, 52 palaz, 115 gomazko paletaz eta 42 zesta-puntaz.

 

 

 

Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak babestu dute 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak. Eta Argazki galeriak txokoan hainbat irudi bilduma daude ikusgai.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba