Azken tantoak eman dio txapela Donostiari Herriarteko Gomazko paleta Txapelketako finalean
2024/07/02 | Lehiaketa
Azken partidara bana berdinduta iritsi ziren Astigarraga eta Donostia, eta 19-20 irabazi zuten donostiarrek hirugarrena; beraien bigarren txapela janztea lortu dute, hala
Azken tantoak eman dio txapela Donostiari Herriarteko Gomazko paleta Txapelketako finalean. Azken partidara bana berdinduta iritsi ziren Astigarraga eta Donostia, larunbatean, Errenterian jokatutako finalean, eta hirugarren partida 19-20 irabaztea lortu zuten donostiarrek. Beraien bigarren txapela jantzi dute, hala. Giro bikaina eta kiroltasuna izan ziren nagusi jaialdian:
Ekainak 29, larunbata, 11:00, Errenteria-Agustina Otaola
ASTIGARRAGA 1 / DONOSTIA 2. DONOSTIA TXAPELDUN
2. Gomazko paleta, binaka:
3. Gomazko paleta, banaka 7aren barruan:
Pilotari hauek ordezkatu dute Donostia edizio honetan: Xabier Arana Atxaga, Juan Luis Aranjuelo Hergueta, Unai Aroztegi Zubillaga, Oscar Barbulo Martinez, Xabier Elejalde Arretxea, Manu Ferrero Arias, Xabier Huegun Martikorena, Aitor Nuin Igea, Iñaki Peluaga Casares, Unai Sanchez Acinas, Santi Ubeda Erbiti eta Iker Udakiola Pastoriza. Eta ondorengoek Astigarraga: Xabier Goizueta Royo, Asier Larramendi Chaier, Iker Laso Peña, Axier Luluaga Erroizenea, Asier Salaberria Taberna, Mikel Txoperena Garcia, Ganix Urdangarin Galarza eta Beñat Zubiarrain Ezponda.
Garaipen honekin, esan bezala, bigarren txapela gehitu dio Donostiak bere zakuari. Bestea txapelketaren lehendabiziko edizioan lortu zuen, 2018. urtean (Azpeitiaren kontrako finala irabazita). Beste bi aldiz txapeldunorde izan dira donostiarrak: 2021ean (Azkoitiak irabazi zuen) eta 2022an (berriz Azkoitiak). Txapelketaren edizio guztietan jokatu dute Donostiakoek, 6 aldiz, eta 4 finaletan lehiatu dira. Astigarragak ere badu txapel bat, aurreko edizioan irabazitakoa (Mutrikuri). Eta, aurtengo emaitzarekin, txapeldunorde da beste behin. Astigarragakoek ere edizio guztietan hartu dute parte, eta bi final jokatu dituzte. Bi herriek elkarren aurka jokatzen zuten lehendabiziko finala zen aurtengoa.
Palmares orokorrari begira, Azkoitia da lider sailkapenean, 3 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan); atzetik da Donostia, 2rekin (beste 2tan txapeldunorde); eta Astigarraga, txapel batekin (behin txapeldunorde). Azpeitiak, Tolosak eta Mutrikuk ez dute txapelik, baina hirurak izan dira behin azpitxapeldun.
14 herri lehiatu dira aurten gomazko paletaz:
Rural Kutxa eta Aramendia pasteleria dira 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren babesleak.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean eskuragarri dago txapelketaren inguruko informazio guztia. |
|