Oiartzun eta Zaldibia aurrez aurre, larunbatean, Herriarteko Txapelketaren eskuzko finalean

2024/06/25 | Lehiaketa

Hirugarren txapela jarraian jantzi nahi dute oiartzuarrek, eta historia egiten jarraitu zaldibiarrek beraien lehendabiziko finalean; Donostiako Atano III.ak hartuko du festa handia, eta 16:30ean hasiko da jaialdia

Bukatzear da 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Larunbat honetan, hain zuzen ere, jokatuko dituzte gelditzen diren bi finalak: gomazko paletakoa, goizean, eta eskuzkoa, arratsaldean.

Oiartzun vs Zaldibia. Hauxe izango da 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketaren finala. Larunbatean neurtuko dituzte indarrak bi herriek, 16:30ean hasita, Donostiako Atano III.a pilotalekuan; kadete, jubenil eta nagusi kategorietan lehiatuko dira, eskuz binaka (albiste honi erantsita, finala iragartzen duen kartela). Oiartzunek hirugarren txapela jarraian jantzi nahi du, eta Zaldibiak historia egiten jarraitu bere lehendabiziko finalean.

 

 

Ekainak 29, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III.a

 

1. Eskuz binaka, kadeteak:
OIARTZUN vs ZALDIBIA

2. Eskuz binaka, jubenilak:
OIARTZUN vs ZALDIBIA

3. Eskuz binaka, nagusiak:
OIARTZUN vs ZALDIBIA

 

 

 

Pilotari hauek osatzen dute Oiartzungo taldea: Haitz Aranburu Mutiloa, Oier Bergara Zeberio, Ekhi Caetano Etxebeste, Oihan Etxeberria Iparragirre, Aitor Etxeberria Juaristi, Oihan Etxepare Odriozola, Aitzol Galardi Makazaga, Aritz Hevia Bras, Ekhi Iradi Beloki, Unax Landa De Marcos, Aitor Larralde Maritxalar, Axel Lasa Gelbentzu, Mikel Leonet Arotzena, Ekain Mitxelena Olague, Unax Oiartzabal Goia, Manex Olaiz Etxeberria, Xabat Olaiz Etxeberria, Beñat Ormaetxea Romero, Anartz Otaegi Garzon, Alex Otegi Mayoz, Iñigo Ugalde Muguruza, Ainitze Zabalegi Iparragirre, Oier Zabaleta Ibarra, Eneko Zalakain Deskarga, Xuban Zapirain Erdozio eta Unai Zelaiaran Orbegozo.

Eta honakoek Zaldibia: Aratz Aranburu Iparragirre, Beñat Arrese Elorza, Aitor Elizegi Armendariz, Aetz Lopez Murua, Lide Lopez Murua, Suhar Mantzizidor Jauregi, Iñigo Mendizabal Gorostizu, Jokin Mendizabal Gorostizu, Jon Mendizabal Gorostizu eta Alex Sukia Garmendia.

 

 

 

Herriarteko Eskuzko Txapelketaren 56 edizioetatik Oiartzunek 40 alditan hartu du parte, eta 6 final jokatu ditu (aurtengoa, 7.a). Zaldibiak, berriz, 25 aldiz hartu du parte, eta hauxe izango da bere lehendabiziko finala.

Oiartzunek 3 txapel ditu irabazita, iaz azkena (Azpeitiaren kontra), eta 2013ean (Tolosaren aurka) eta 2022an (Azpeitia txapeldunorde) beste biak. Eta beste 3 aldiz izan da txapeldunorde: 2014an (Donostiak irabazi zuen), 2017an (Azpeitiaretzat txapela) eta 2021ean (Azpeitia txapeldun).

Zaldibiarentzat, esan bezala, aurtengoa izango da lehendabiziko txapel aukera.

Hortaz, bi herriek ez dute sekula finalik jokatu elkarren kontra Herriartekoan.

 

 

 

Txapelak aipatuz, Azkoitia da nagusi Herriarteko Eskuzko Txapelketan, 16 baititu (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); jarraian da Azpeitia, 8 txapelekin (6 bider azpitxapeldun); Donostia, 6rekin (4tan txapeldunorde); Hernani, 5ekin (6tan bigarren); Segura, 4rekin (4 aldiz azpitxapeldun); Oiartzun eta Arrasate, 3kin (3tan txapeldunorde Oiartzun eta inoiz ez Arrasate); Bergara, Zumarraga eta Idiazabal, 2rekin (hurrenez hurren, 2, 2 eta 0 bider azpitxapeldun); eta Usurbil, Amezketa, Astigarraga eta Soraluze, txapel banarekin (bigarren 3, 2, 1 eta 0 aldiz, hurrenez hurren). Ondorengo herriek txapelik ez dute, baina txapeldunorde izan dira Herriartekoan: Oñati, Tolosa, Zestoa, Urretxu, Beasain, Irun, Aretxabaleta, Lasarte-Oria, Berrobi eta Ataun (Oñati 4 aldiz izan da azpitxapeldun, Tolosa 3 bider, Zestoa 2tan eta gainontzeko guztiak behin).

 

 

 

Rural Kutxa eta Aramendia pasteleria dira 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren babesleak.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean eskuragarri dago txapelketaren inguruko informazio guztia. 

 

 

 

*Argazkiak: Oiartzun eta Zaldibia.

 

Kartela

 

 






Babesleak

Ir arriba