Astigarragak eta Donostiak jokatuko dute Herriarteko Txapelketaren gomazko paletako finala
2024/06/26 | Lehiaketa
Larunbatean neurtuko dituzte indarrak, 11:00etan hasita, Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan: banaka frontoi osoan lehenik, binaka ondoren, eta azkenik banaka 7aren barruan; txapel bana dute bi herriek txapelketa honetan
Eskuzkoaz gain, gomazko paletako finala ere izango da ikusgai, asteburuan, 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Astigarragak eta Donostiak jokatuko dute, larunbat goizean, Errenteriako Agustina Otaola raketista profesionala pilotalekuan; banaka frontoi osoan, binaka eta banaka 7aren barruan neurtuko dituzte indarrak (albiste honi erantsita, finala iragartzen duen kartela):
Ekainak 29, larunbata, 11:00, Errenteria-Agustina Otaola
2. Gomazko paleta, binaka:
3. Gomazko paleta, banaka 7aren barruan:
Pilotari hauek ordezkatu dute Astigarraga edizio honetan: Xabier Goizueta Royo, Asier Larramendi Chaier, Iker Laso Peña, Axier Luluaga Erroizenea, Asier Salaberria Taberna, Mikel Txoperena Garcia, Ganix Urdangarin Galarza eta Beñat Zubiarrain Ezponda. Eta ondorengoek Donostia: Xabier Arana Atxaga, Juan Luis Aranjuelo Hergueta, Unai Aroztegi Zubillaga, Oscar Barbulo Martinez, Xabier Elejalde Arretxea, Manu Ferrero Arias, Xabier Huegun Martikorena, Aitor Nuin Igea, Iñaki Peluaga Casares, Unai Sanchez Acinas, Santi Ubeda Erbiti eta Iker Udakiola Pastoriza.
Bai Astigarragak bai Donostiak Herriarteko Gomazko paleta Txapelketaren edizio guztietan hartu dute parte, hau da, 6 aldiz. Astigarragak final bat jokatu du txapelketa honetan (aurtengoa 2.a izango da), aurreko ediziokoa, eta txapela janztea lortu zuen, gainera (Mutrikuri irabazita). Donostiak, berriz, hiru final jokatu ditu (aurtengoa 4.a). Txapel 1 janztea lortu du, lehendabiziko edizioan, 2018. urtean (Azpeitiaren kontrako finala irabazita). Eta beste 2 aldiz txapeldunorde izan da: 2021ean (Azkoitiak irabazi zuen) eta 2022an (berriz Azkoitiak). Bi herriek, beraz, ez dute elkarren kontra finalik jokatu txapelketa honetan.
Palmares orokorrari begira, Azkoitia da lider sailkapenean, 3 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan); atzetik dira Donostia eta Astigarraga, txapel banarekin (2tan txapeldunorde Donostia eta sekula ez Astigarraga). Azpeitiak, Tolosak eta Mutrikuk ez dute txapelik, baina hirurak izan dira behin azpitxapeldun. 2024ko edizioan Astigarragak jantzi zuen txapela, eta Mutriku izan zen txapeldunorde.
Rural Kutxa eta Aramendia pasteleria dira 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren babesleak.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean eskuragarri dago txapelketaren inguruko informazio guztia.
*Argazkiak: Errenteriako Agustina Otaola pilotalekua (Eple) eta Astigarragako taldea. |
|