Bederatzigarrena jantzi du Mutrikuk

2024/06/24 | Lehiaketa

Mutrikuk 2-1 irabazi dio Zumaiari Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren finalean; jarraian lortzen duen hirugarren txapela da

Mutrikuk irabazi du 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketa, finalean Zumaiari 2-1eko emaitzarekin irabazita. Bederatzigarren txapela da herriarentzat, jarraian lortzen duen hirugarrena:

 

 


 

Ekainak 21, ostirala, 19:30, Mutriku-Miruaitz

 

MUTRIKU 2 / ZUMAIA 1. MUTRIKU TXAPELDUN


1. Zesta-punta, kadeteak:
MUTRIKU (Alain Agirregomezkorta Txurruka-Izei Garcia Lekube) 30
ZUMAIA (Igor Enbil Dominguez-Mikel Silveti Egaña) 15

2. Zesta-punta, jubenilak:
MUTRIKU (Oinatz Agirregomezkorta Txurruka-Ekhi Lete Sanchez) 30
ZUMAIA (Frida Watkins Franco-Marlon Watkins Franco) 6

3. Zesta-punta, nagusiak:
MUTRIKU (Aitor Andonegi Astorkia-Zuhaitz Arrillaga Elezgarai) 21
ZUMAIA (Cosme Aguirre De Jesus-Unai Uranga Egaña) 30
 

 

 

Pilotari hauek osatu dute Mutrikuko taldea: Alain Agirregomezkorta Txurruka. Oinatz Agirregomezkorta Txurruka, Aitor Andonegi Astorkia, Zuhaitz Arrillaga Elezgarai, Ganix Arrizabalaga Urrutia, Aratz Egaña Arrinda, Izei Garcia Lekube, Yon Iparragirre Txurruka, Ekhi Lete Sanchez, Mikel Manzisidor Txurruka, Jon Iñaki Mendizabal Barrenetxea, Oaia Otaño Arrona, Mikel Paredes Garcia-Pascual, Aiur Txurruka Mugerza, Eñaut Urreisti Astigarraga, Manez Urreizti Jauregi eta Unax Zubizarreta Galparsoro.

Eta ondorengoek Zumaiakoa: Cosme Aguirre De Jesus, Gonzalo Aguirre De Jesus, Haritz Egaña Ostolaza, Igor Enbil Dominguez, Amik Gandarias Gaston, Eñaut Goñi Castro, Mikel Silveti Egaña, Unai Uranga Egaña, Ander Ureta Uranga, Frida Watkins Franco eta Marlon Watkins Franco.

 

 

 

Garaipen honekin, esan bezala, bederatzigarren txapela jantzi dute mutrikuarrek. Gainontzekoak edizio hauetan irabazi zituzten: 2013 (Zumaia txapeldunorde), 2014 (Zumaia), 2015 (Zumaia), 2016 (Zumaia), 2017 (Zumaia), 2019 (Donostiari irabazita), 2022 (Zumaiari) eta 2023 (Hondarribiari). Eta beste 4 aldiz txapeldunorde izan dira: 2011n (Zumaiak jantzi zuen txapela), 2012an (Zumaiak), 2018an (Zumaiak) eta 2021ean (Zumaiak). 

Zumaiak, bere aldetik, 10 txapel ditu, urte hauetan lortutakoak: 1999 (Tolosari irabazita), 2000 (Tolosari), 2001 (Tolosari), 2002 (Donostia txapeldunorde), 2003 (Tolosa), 2007 (Tolosa), 2011 (Mutriku bigarren), 2012 (Mutriku), 2018 (Mutriku) eta 2021 (Mutriku). Eta, aurtengoarekin, 12 aldiz izan da txapeldunorde: 2004 (Donostia txapeldun), 2005 (Donostia), 2008 (Tolosak txapela), 2009 (Tolosak), 2010 (Tolosak), 2013 (Mutrikuk), 2014 (Mutrikuk), 2015 (Mutrikuk), 2016 (Mutrikuk), 2017 (Mutrikuk), 2022 (Mutrikuk) eta 2024 (Mutrikuk).

 

 

 

Mutrikuk Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren 26 edizioetatik 14tan hartu du parte. Eta Zumaia edizio guztietan lehiatu da, 26 aldiz.

 

 

 

Palmares orokorrari begiratuta, Zumaia da sailkapen buru, 10 txapelekin (12 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 9 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); Tolosa ondoren, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde); eta Donostia gero, 3 txapelekin (2 aldiz azpitxapeldun). Andoainek eta Hondarribiak ez dute txapelik irabazi, baina biak izan dira txapeldunorde edizio banatan. 

 

 

 

Aurten 3 herri lehiatu dira zesta-puntaz: Hondarribia, Mutriku eta Zumaia.

 

 

 

Rural Kutxa eta Aramendia pasteleria dira 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren babesleak.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean eskuragarri dago txapelketaren inguruko informazio guztia. 

 

 

 

*Argazkiak: Andoni Iparragirre.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba