Eple eta Bidania-Goiatz irabazle Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako azken finaletan

2024/06/25 | Lehiaketa

Alebin kategoriako paletako finaletan, Eple-koek Zumaia 2 taldekoak hartu dituzte mendean, molle-pelle pilota horiarekin; eta Bidania-Goiazkoek Zumaia taldekoak, molle-pelle txikiarekin

Eple eta Bidania-Goiatz taldeetako pilotariek irabazi dituzte Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako azken finalak: alebin kategoriako paletakoak, hain justu. Eple-koek Zumaia 2 taldekoak hartu dituzte mendean, molle-pelle pilota horiarekin; eta Bidania-Goiazkoek Zumaia taldekoak, molle-pelle txikiarekin:

 

 

 

Ekainak 21, ostirala, 18:00, Zumaia-Aitzuri


1. Paleta, alebinak (molle-pelle horia):
EPLE (Amets Ayala-Eñaut Plata) 2 (9,10,15)
ZUMAIA 2 (Martin Agirrezabala-Markel Gallego-Beñat Argoitia) 1 (10,3,7)

2. Paleta, alebinak (molle-pellle txikia):
ZUMAIA (Luken Osanbela-Oier Alkorta-Aimar Rodriguez) 1 (7,10,8)
BIDANIA-GOIATZ (Xuhar Uzkudun-Unax Aburuza) 2 (10,5,15)

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Paleta-Alebinak atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio guztia.

 

 

*Argazkia: Zumaiako Pilota Elkartea.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba