Final gehiago jardunaldi honetan Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan

2024/06/20 | Lehiaketa

Emakumeen eskuz banaka lau terdiko finalak, emakumeen gomazko paleta banaka bost terdikoak eta palakoa izango dira ikusgai, Antzuolan, Villabonan, Hernanin eta Andoainen; joan den asteburuan, Lapke, Gazteleku, Behar Zana, Eple, Abantzu, Tolosa eta Ataun klubeko pilotariek jantzi zituzten txapelak eskuz banaka lau terdiko finaletan

Azken txanpan da txapelketa ofizialen 2023-24 denboraldia, eta Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan ere lehia asko bukatzear dira. Aurreko jardunaldian, esaterako, eskuz banaka lau t'erdiko finalak izan ziren ikusgai. Eta asteburu honetan ere final ugari jokatuko dituzte, han-hemenka: emakumeen eskuz banaka lau t'erdikoak, emakumeen gomazko paleta banaka bost t'erdiko txapelketakoak eta palakoa.

 

 

Ondorengo lerroetan bildu ditugu jardunadli honetako final guztiak:

 

Ekainak 21, ostirala, 18:30, Antzuola-Udalekoa


2. Eskuz banaka lau t'erdian, emakumeak, jubenilak:
OLALDE-Irati Betegi Jausoro
OLALDE-Olatz Insausti Osinalde

 

Ekainak 22, larunbata, 11:00, Villabona-Bear Zana


1. Gomazko paleta banaka bost t'erdian, emakumeak, jubenilak:
BEHAR ZANA-Irati Santano Gelado
INTXURRE-Ainhoa Ugartemendia Jauregi

3. Eskuz banaka lau t'erdian, emakumeak, nagusiak:
BEHAR ZANA-Miriam Arrillaga Beloki
BEHAR ZANA-Miren Larrarte Mayoz

 

Ekainak 23, igandea, 10:30, Hernani-Udalekoa


1. Gomazko paleta banaka bost t'erdian, emakumeak, nagusiak 2. maila:
INTXURRE-Anne Agirre Etxeberria
BEOTIBAR-Ekhine Balerdi Goitia

2. Gomazko paleta banaka bost t'erdian, emakumeak, nagusiak 1. maila:
HERNANI-Enara Macicior Ollo
HERNANI-Nahia Eizmendi Iribar

 

Ekainak 23, igandea, 11:00, Andoain-Arrate


1. Pala, nagusiak:
OIANGU (Zuhaitz Letamendia Esnaola-Aitor Otegi Goya)
ILUNPE (Eneko Martija Arozena-Mikel Sanchez Rementeria)

 

 

 

Eta hauexek dira joan asteburuan jokatutako eskuz banaka lau t'erdiko finalen emaitzak:

 

Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteak 1. maila:
LAPKE-Iñigo Alberdi Albisu 22
LAPKE-Martin Elola Iraola 18

Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteak 2. maila:
GAZTELEKU-Eneko Bidezabal Aristi 22
OIARPE-Unax Oiartzabal Goia 13

Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteak 3. maila:
BEHAR ZANA-Inar Aizpuru Irigoien 22
BEHAR ZANA-Xabier Lacarra Tapia 13

Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilak 1. maila:
INTXURRE-Harkaitz Murua Goitia 16
LAPKE-Iker Izagirre Rodriguez 22

Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilak 2. maila:
ALOÑA MENDI-Manex Madinagoitia Igarzabal 16
EPLE-Eneko Lizarazu Aranburu 22

-Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilak 3. maila:
ABANTZU-Jokin Arrizabalaga Egaña 22
BEHAR ZANA-Aitor Larrarte Balda 19

Eskuz banaka lau t'erdian, nagusiak 1. maila:
TOLOSA-Aitor Altuna Tome 22
AZKOITIA-Mikel Aranbarri Orbegozo 17

Eskuz banaka lau t'erdian, nagusiak 2. maila:
ATAUN-Ander Arroita Garcia 22
MURUMENDI-Aimar Usabiaga Angulo 14

 

 

 

Informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz banaka lau t'erdian, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta banaka neskak bost t'erdian eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala ataletan.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba