Gipuzkoako Zesta-punta Eskolen Eguna, igandean, Mutrikun

2024/06/13 | Lehiaketa

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako puntista gaztetxoenak batuko ditu festak

Gipuzkoako Zesta-punta Eskolen Eguna ospatuko dute, igandean, hilak 16, Mutrikun

 

 

Beotibar (Tolosa), Danok Bat (Mutriku), Donostia Jai Alai (Donostia), Gazteleku (Andoain), Hondarribia (Hondarribia) eta Zumaia (Zumaia) klubetako puntista gaztetxoenak izango dira protagonista.

 

 

10:00etan hasiko da festa, benjamin, alebin eta infantil kategorietako kinielekin; 70 bat haur eta gaztetxok hartuko dute parte.

Jarraian, lagunarteko partida ikusteko aukera izango dute guztiek, eta zozketak ere izango dira.

Bazkariarekin emango diote amaiera ekitaldiari, frontoian bertan; 170 lagunetik gora elkartzea espero da.

 

 

Hirugarren Zesta-punta Eskolen Eguna izango da aurtengoa; lehendabizikoa Zumaian egin zen, eta bigarrena Hondarribian. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) euskal pilota sustatzeko egindako hitzarmenaren baitako proiektua da, eta tokian tokiko eragileekin batera antolatzen da; oraingoan, Danok Bat kluba, Mutrikuko Udala eta GEPF dira antolatzaileak. "Gipuzkoan zesta-punta bultzatzea, zaleak elkartzea eta aurrera begira gaztetxoenek kirol honetan jarraitzea" du helburu, besteak beste, ekimenak.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba