Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finala, berriz ere Errepalakoek
2024/06/11 | Lehiaketa
Aurreko denboraldietan bezala, oraingoan ere Errepala klubeko bi talde izango dira aurrez aurre Trinketeko larruzko paletako finalean; Navarro-Zumeta bikotearen Errepala 1 eta Begiristain anaien Errepala 2 taldeak lehiatuko dira, txapelak nortzuk jantziko, larunbatean, 11:00etan, Irurako Ametsa trinketan
![]() Aurreko denboraldietan bezala, oraingoan ere Errepala klubarentzat izango dira larruzko paletako txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Izan ere, bere bi talde iritsi dira finalera: Navarro-Zumetaren Errepala 1 eta Begiristain anaien Errepala 2. Larunbatean izango da aurrez aurrekoa, 11:00etan hasita, Irurako Ametsa trinketan:
Ekainak 15, larunbata, 11:00, Irura-Ametsa trinketa
Altzatarra 1 (Amiano-Astrain) eta Oiangu 1 (Ibarguren-Ropero) taldeak gelditu dira finalaren atarian, hurrenez hurren, Errepala 1en eta Errepala 2ren aurka finalerdiak galduta, 40-30eko eta 40-26ko emaitzekin.
8 talde lehiatu dira aurtengo edizioan: Altzatarra 1, Altzatarra 2, Eple, Errepala 1, Errepala 2, Oiangu 1, Oiangu 2 eta Oiangu 3.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa-Larruzko paleta atalean ikus daiteke lehiaren informazio guztia. |
|