Gomazko paleta eta larruzko paleta elkartzen dituen jubenilen taldekako txapelketaren finala
2024/06/04 | Lehiaketa
Igande goizean jokatuko dute, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan; C taldea eta A taldea izango dira aurrez aurre, lehenik gomazko paletaz binaka, gero larruzko paletaz banaka eta azkenik larruzko paletaz binaka
![]() Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, lehia berezi baten finala izango da ikusgai, asteburuan: gomazko paleta eta larruzko paleta elkartzen dituen jubenilen taldekako txapelketaren finala; klub desberdinetako pilotariak ere elkartzen ditu txapelketak. Igandean jokatuko dute, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. C eta A taldeak izango dira aurrez aurre, hiru norgehiagoketan: gomazko paletaz binaka, larruzko paletaz banaka eta larruzko paletaz binaka.
Ekainak 9, igandea, 09:30, Oiartzun-Madalensoro
1. Gomazko paleta, jubenilak, binaka:
2. Larruzko paleta, jubenilak, banaka:
3. Larruzko paleta, jubenilak, binaka:
Informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GPJ+LPJ(taldeka)-Jubenilak txokoan. |
|