Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketako finalak, larunbatean, Amezketan
2024/06/03 | Lehiaketa
16:00etan hasiko da jaialdia: Arteaga (Zazpi Iturri) eta Olano (Bergara) izango dira aurrez aurre lehenik, 2. urteko alebinen eskuz banakako lehian; eta ondoren Zugastik (Hernani) eta Arsuagak (Hernani) neurtuko dituzte indarrak, infantilen buruz burukoan
Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Amezketako Larrunarri frontoian; 2. urteko alebin kategoriako eta infantil kategoriako pilotariak lehiatu dira txapelketa honetan, buruz buru. 16:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, Zazpi Iturri klubeko (Amezketa) Arteaga eta Bergarako Olano izango dira aurrez aurre, alebinen finalean; ondoren, infantilenean, Hernani klubeko bi pilotarik, Zugastik eta Arsuagak, neurtuko dituzte indarrak.
Ekainak 8, larunbata, 16:00, Amezketa-Larrunarri
1. 2. urteko alebinak:
2. Infantilak:
Ilunpe klubeko (Azpeitia) bi pilotari gelditu dira finalaren atarian alebinetan, Adei Lizarralde Uzkudun (Zazpi Itturriko Arteagaren aurkako finalerdia galduta) eta Paul Egiguren Plaza (Bergarako Olanoren kontrakoa). Eta infantiletan Lapke klubeko Suhar Mantzisidor Jauregi (Hernaniko Zugastiren aurka galduta finalerdietan) eta Behar Zanako Imanol Zufiria Mayoz (Hernaniko Arsuagaren kontra) gelditu dira finala jokatzetik pauso batera.
Guztira, 2. urteko alebin kategoriako 12 pilotarik jokatu dute txapelketa, eta 11 infantil (bi multzo kategoria bakoitzean):
2. URTEKO ALEBINAK
A MULTZOA
B MULTZOA
INFANTILAK
A MULTZOA
B MULTZOA
Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Berezkoak-Eskuz banaka txokoan kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia. |
|