Eskola Kiroleko Txapelketako alebin nesken eskuz banakako azken fasea, larunbatean

2024/05/21 | Lehiaketa

Finalerdiak eta finalak izango dira ikusgai, 16:00etan hasita, Bergarako Udal pilotalekuan: Egizabalek (Bergara) eta Agirrek (Gaztelupe) jokatuko dute lehendabiziko finalerdia, eta Odriozabalak (Ziotza) eta Garmendiak (Gaztelupe) bigarrena

Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketan, bukatzear da emakumeen eskuz banakako lehia.

Benjamin kategoriakoek dagoeneko jokatu dituzte partida guztiak (topaketa eran aritzen dira kategoria honetako pilotariak).

Eta alebin kategoriakoek azken fasea jokatuko dute, larunbatean, Bergarako Udal pilotalekuan; 16:00etan hasita, bi finalerdi izango dira ikusgai, eta norgehiagoka horiek irabazten dituzten pilotariek jokatuko dute finala, jarraian. Hauxe da antolatutako jaialdia:
 

 

Maiatzak 25, larunbata, 16:00, Bergara-Udalekoa


1. Eskuz banaka emakumeak, alebinak. Finalerdia:
LUR EGIZABAL (Bergara)
ZUHARA AGIRRE (Gaztelupe)

2. Eskuz banaka emakumeak, alebinak. Finalerdia:
NAIKE ODRIOZABALA (Ziotza)
LIZAR GARMENDIA (Gaztelupe)

3. Eskuz banaka alebinak, emakumeak. FINALA
 

 

 

Txapelketa honen bigarren edizioa izan da aurtengoa, eta 16 pilotari lehiatu dira alebinetan; benjamin kategorian beste 10 pilotarik hartu du parte. 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Eskua-Banakakoa-Emakumeak txokoan kontsulta daitezke txapelketaren xehetasun guztiak.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba