Festa eta ikuskizuna Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako binakako finaletan
2024/05/20 | Lehiaketa
Iņaki Divasson-Leire Esnal bikoteak irabazi du adimen urritasuneko teniseko paletako multzo gorriko finala, eta Luis Zulaika-Eneko Sagarmendi bikoak multzo urdinekoa; gurpil aulkiko gomazko paletako lehian, Joseba Lasa-Beņat Lizaso bikoteak jantzi ditu txapelak
Binakako finalekin bukatu da Euskal Pilota Egokituko XIV. Gipuzkoako Txapelketa. Festa eta ikuskizun apartaz gozatzeko aukera izan zuten, larunbat goizean, Donostiako Atano III.a pilotalekura bildu zirenek. Txapelketa honetan bidelagun izandakoei eskerrak ematea eta parte hartu duten pilotari guztiak zoriontzea besterik ez zaigu gelditzen.
Iñaki Divasson-Leire Esnal eta Luis Zulaika-Eneko Sagarmendi bikoteek irabazi dute adimen urritasuneko teniseko paletako Gipuzkoako Txapelketa, multzo gorrian eta multzo urdinean, hurrenez hurren, Sheila Cueto-Xabier Villar eta Jurdan Arakistain-Erik Gaton bikoteen aurka. Eta Joseba Lasa-Beñat Lizaso bikoak jantzi ditu txapelak gurpil aulkiko gomazko paletako Gipuzkoako Txapelketan, finalean German Elkoro (Leire Troitiñoren ordez)-Asier Navaridas bikoari irabazita. Hemen bildu ditugu jaialdiaren xehetasunak:
Maiatzak 18, larunbata, 10:30, Donostia-Atano III
1. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo gorria:
2. Gomazko paleta, gurpil aulkia:
3. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo urdina:
*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa. |
|