Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak, larunbatean, Donostian

2024/05/16 | Lehiaketa

10:30ean hasiko da jaialdia, Atano III.a pilotalekuan; hiru partida izango dira ikusgai: adimen urritasuneko bi norgehiagoka (teniseko paleta) eta gurpil aulkiko bat (gomazko paleta)

Euskal Pilota Egokituko XIV. Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak izango dira ikusgai, larunbatean, 10:30etik aurrera, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Atzo (2024-05-15) izan zen hitzorduaren aurkezpena, Donostian bertan. 

Txapelketaren protagonistak izan ziren aurkezpen ekitaldian, hau da, pilotariak. Eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko (GKEF), Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko (GEPF), Gipuzkoako Foru Aldundiko (GFA) eta Donostiako Udaleko ordezkarien babesa jaso zuten. Horrelako txapelketak antolatzearen garrantzia azpimarratu nahi izan zuten guztiek, eta herritarrei dei egin zieten finalak aurrez aurre ikustera joateko.

 

 

 

Binakako hiru final izango dira ikusgai Atanon (albiste honi erantsita duzue finalak iragartzen dituen kartela): adimen urritasuneko bi norgehiagoka (teniseko paleta) eta gurpil aulkiko bat beste bat (gomazko paleta). Ez da sarrerarik ordaindu beharko. Hauxe izango da jaialdia:

 

 

Maiatzak 18, larunbata, 10:30, Donostia-Atano III

 

1. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo gorria: 
Iñaki Divasson-Leire Esnal vs Sheila Cueto-Xabier Villar

2. Gomazko paleta, gurpil aulkia: 
Joseba Lasa-Beñat Lizaso vs Leire Troitiño-Asier Navaridas

3. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo urdina: 
Luis Zulaika-Eneko Sagarmendi vs Jurdan Arakistain-Erik Gaton

 

 

 

Zorte on denoi eta festa polita izan dadila!

 

 

 

*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba