Aurrera doa Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa

2024/05/15 | Lehiaketa

Larruzko paleta eta pala motzeko lehian, finalerdietara zein herri sailkatuko diren jakingo dugu, asteburuan; eskuz eta gomazko paletaz, final-zortzirenei ekingo diete; eta zesta-puntaz, ligaxkako 2. jardunaldia jokatuko dute

Aurrera doa Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Jardunaldi honetan, esaterako, finalerdietara zein herri sailkatuko diren jakingo dugu larruzko paleta eta pala motzeko lehian; eskuz eta gomazko paletaz, final-zortzirenei ekingo diete; eta zesta-puntaz, azkenik, ligaxkako bigarren jardunaldia jokatuko dute.

Larruzko paleta eta pala motzezfinalerdietarako sailkapena izango dute jokoan Andoainek, Oiartzunek, Errenteriak eta Debak. Final-laurdenen joanekoetan 2-0 irabazi zion Andoainek Oiartzuni, eta emaitza berarekin Errenteriak Debari. Kanporaketa gainditzen dutenek Ordizia (Andoain vs Oiartzun aurrez aurrekoaren irabazlearentzat) eta Donostia (Errenteria edo Debarentzat) izango dituzte zain finalerdietan (kanporaketen zozketak hala erabakita).

Eskuz, Hernani, Azkoitia, Beasain, Zaldibia, Bergara eta Amezketa herriek gainditu dute final-hamaseirenen kanporaketa, eta Zestoarekin eta Altzorekin batera (zuzenean hor hasiko dira biak, zozketak hala erabakita) final-zortzirenen joaneko jaialdiak jokatuko dituzte, asteburuan.

Gomazko paletaz ere final-zortzirenei ekingo diete Aiak, Andoainek, Errenteriak, Zestoak, Tolosak, Oiartzunek, Zarautzek eta Zumarragak; Aia eta Tolosa datoz final-hamaseirenetatik, kanporaketa gaindituta, eta gainontzekoak final-zortzirenetan kokatu zituen zozketak.

Zesta-puntaz, azkenik, ligaxkako 2. jardunaldia jokatuko dute Zumaiak eta Hondarribiak, eta atseden egingo du Mutrikuk.

Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke egutegi guztiak.

 

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, asteburuko kartelera:

 

MAIATZAK 17, OSTIRALA

 

- 18:45, Beasain-Antzizar: BEASAIN vs ZESTOA (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)

- 19:00, Errenteria-Agustina Otaola: ERRENTERIA vs ZESTOA (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)

- 19:00, Bergara-Udalekoa: BERGARA vs AMEZKETA (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)

- 19:30, Deba-Aldats: DEBA vs ERRENTERIA (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenak, itzulerakoa)

- 19:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI vs AZKOITIA (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)

- 20:00, Zaldibia-Resti: ZALDIBIA vs ALTZO (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)

- 20:30, Tolosa-Beotibar: TOLOSA vs OIARTZUN (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa) 

 

MAIATZAK 18, LARUNBATA
 

- 18:00, Zumaia-Aitzuri: ZUMAIA vs HONDARRIBIA (zesta-punta, ligaxka, 2. jardunaldia)

 

MAIATZAK 19, IGANDEA
 

- 09:00, Zarautz-Zinema: ZARAUTZ vs ZUMARRAGA (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)

- 13:00, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN vs ANDOAIN (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenak, itzulerakoa)

- 17:00, Aia-Udalekoa: AIA vs ANDOAIN (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)

 

 

 

18 herrik eman du izena aurten eskuzko lehian, 6 ari dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntazDenera, 41 herri eta 443 pilotari elkartuko ditu txapelketak (234 eskuz, 52 palaz, 115 gomazko paletaz eta 42 zesta-puntaz): 

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Altzo
  3. Amasa-Villabona
  4. Amezketa
  5. Andoain
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Besain
  11. Bergara
  12. Hernani
  13. Idiazabal
  14. Oiartzun
  15. Oñati
  16. Tolosa
  17. Zaldibia
  18. Zestoa

 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Oiartzun
  6. Ordizia

 

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Andoain
  3. Astigarraga
  4. Deba
  5. Donostia
  6. Errenteria
  7. Hernani
  8. Mutriku
  9. Oiartzun
  10. Tolosa
  11. Zarautz
  12. Zestoa
  13. Zumaia
  14. Zumarraga

 

ZESTA-PUNTA

  1. Hondarribia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

Eskuz, herri bat gehiago ari da lehiatzen aurtengo edizioan, 18: ez daude Larraul eta Zumarragabaina Amasa-Villabona, Astigarraga eta Beasain batu dira zerrendara

Palako lehian, 6 herri dira, aurrekoan baino bat gutxiago: Azpeitia izan da baja; eta ez da egon talde berririk.

Gomazko paletaz, iazko kopuru bera da, 14, baina bada aldaketarik parte-hartzaileei dagokionean: aurten ez dute jokatuko Anoetak eta Azkoitiak; eta bai, ordea, Aiak eta Errenteriak.

Eta, azkenik, zesta-puntaz 3 herri ari dira lehiatzen, aurreko edizioko berberak.

 

 

 

Lehendabiziko finala larruzko paletako eta pala motzeko txapelketarena izango da, ekainaren 9ko asteburuan. Ondoren etorriko da zesta-puntakoa, ekainaren 23ko jardunaldian. Eta ekainaren 30ekoan izango dira, azkenik, eskuzkoa eta gomazko paletakoaeskuzkoa larunbatean, ekainak 29, Donostiako Atano III.ean; eta gomazko paletakoa oraindik zehazteko dagoen egun eta egoitzan.

 

 

 

Eskuzko txapelketaren 56. edizioa izango da aurtengoa, 33.a larruzko paletaz eta pala motzez, 26.a zesta-puntaz eta 6.a gomazko paletaz.

Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 8 txapelekin (6 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Oiartzunek irabazi zuen, eta Azpeitia izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 8 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da bigarren palmaresean, 7 txapelekin (txapeldunorde 6 bider); eta Errenteria eta Olaberria ondoren, 6na txapelekin (5 aldiz izan dira txapeldunorde errenteriarrak, eta 2tan olaberriatarrak). Donostiak irabazi zuen aurreko edizioa, eta Errenteria izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 10 txapelekin (11 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 8 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Hondarribia sailkatu zen bigarren.

Gomazko paletaz, azkenik, Azkoitia da lider sailkapenean, 3 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan). Eta atzetik dira Donostia eta Astigarraga, txapel banarekin (2tan izan da txapeldunorde Donostia, eta behin ere ez Astigarraga). Ondoren ageri dira Azpeitia, Tolosa eta Mutriku; ez dute txapelik, baina hirurak izan dira behin azpitxapeldun. 2023ko edizioan Astigarragak jantzi zuen txapela, eta Mutriku izan zen txapeldunorde.

 

 

 

Rural Kutxa eta Aramendia pasteleria dira 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren babesleak.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean eskuragarri dago txapelketaren inguruko informazio guztia. 

 

 

 

*Argazkiak: Errenteria eta Azkoitia.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba