Asteburuan hasiko da Herriarteko Txapelketa, eskuzko eta gomazko paletako lehiekin

2024/05/02 | Lehiaketa

Eskuz, Astigarraga, Hernani, Aduna, Azkoitia, Beasain, Tolosa, Zaldibia, Idiazabal, Amasa-Villabona, Bergara, Oņati eta Amezketa herriek ekingo diote lehiari; gomazko paletaz, Debak, Aiak, Zumaiak eta Tolosak; palako eta zesta-puntako txapelketak maiatzaren 12ko jardunaldian hasiko dira

Asteburuan hasiko da 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Eskuzko eta gomazko paletako lehiekin ekingo diote lurraldeko pilotariek; bai batean bai bestean final-hamaseirenetako joaneko jaialdiak jokatuko dituzte. Eskuz, Astigarraga, Hernani, Aduna, Azkoitia, Beasain, Tolosa, Zaldibia, Idiazabal, Amasa-Villabona, Bergara, Oñati eta Amezketa herriak hasiko dira jokatzen; eta gomazko paletaz Deba, Aia, Zumaia eta Tolosa. Hurrengo jardunaldian, maiatzaren 12koan, beste bi lehia gehituko zaizkie aurrekoei: zesta-puntakoa eta palakoa. Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke egutegi guztiak.

 

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, asteburuko kartelera:

 

MAIATZAK 3, OSTIRALA

 

- 18:00, Zaldibia-Resti: ZALDIBIA vs IDIAZABAL (eskua, final-hamaseirenak, joanekoa)

- 18:30, Villabona-Bear Zana: AMASA-VILLABONA vs BERGARA (eskua, final-hamaseirenak, joanekoa)

- 18:30, Aduna-Udalekoa: ADUNA vs AZKOITIA (eskua, final-hamaseirenak, joanekoa)

- 19:00, Deba-Aldats: DEBA vs AIA (gomazko paleta, final-hamaseirenak, joanekoa)

- 19:15, Beasain-Antzizar: BEASAIN vs TOLOSA (eskua, final-hamaseirenak, joanekoa)

- 20:00, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA vs HERNANI (eskua, final-hamaseirenak, joanekoa)

- 20:00, Oñati-Zubikoa: OÑATI vs AMEZKETA (eskua, final-hamaseirenak, joanekoa)

 

MAIATZAK 4, LARUNBATA
 

- 10:00, Zumaia-Aitzuri: ZUMAIA vs TOLOSA (gomazko paleta, final-hamaseirenak, joanekoa)

 

 

 

18 herrik eman du izena aurten eskuzko lehian, 6 ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntazDenera, 41 herri eta 443 pilotari elkartuko ditu txapelketak (234 eskuz, 52 palaz, 115 gomazko paletaz eta 42 zesta-puntaz): 

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Altzo
  3. Amasa-Villabona
  4. Amezketa
  5. Andoain
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Besain
  11. Bergara
  12. Hernani
  13. Idiazabal
  14. Oiartzun
  15. Oñati
  16. Tolosa
  17. Zaldibia
  18. Zestoa

 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Oiartzun
  6. Ordizia

 

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Andoain
  3. Astigarraga
  4. Deba
  5. Donostia
  6. Errenteria
  7. Hernani
  8. Mutriku
  9. Oiartzun
  10. Tolosa
  11. Zarautz
  12. Zestoa
  13. Zumaia
  14. Zumarraga

 

ZESTA-PUNTA

  1. Hondarribia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

Eskuz, herri bat gehiago lehiatuko da aurtengo edizioan, 18: ez dira izango Larraul eta Zumarragabaina Amasa-Villabona, Astigarraga eta Beasain batu dira zerrendara

Palako lehian, 6 herri izango dira, aurrekoan baino bat gutxiago: Azpeitia da baja; eta ez dago talde berririk.

Gomazko paletaz, iazko kopuru bera izango da, 14, baina bada aldaketarik parte-hartzaileei dagokionean: aurten ez dute jokatuko Anoetak eta Azkoitiak; eta bai, ordea, Aiak eta Errenteriak.

Eta, azkenik, zesta-puntaz 3 herri lehiatuko dira, aurreko edizioko berberak.

 

 

 

Lehendabiziko finala larruzko paletako eta pala motzeko txapelketarena izango da, ekainaren 9ko asteburuan. Ondoren etorriko da zesta-puntakoa, ekainaren 23ko jardunaldian. Eta ekainaren 30ekoan izango dira, azkenik, eskuzkoa eta gomazko paletakoaeskuzkoa larunbatean, ekainak 29, Donostiako Atano III.ean; eta gomazko paletakoa oraindik zehazteko dagoen egun eta egoitzan.

 

 

 

Eskuzko txapelketaren 56. edizioa izango da aurtengoa, 33.a larruzko paletaz eta pala motzez, 26.a zesta-puntaz eta 6.a gomazko paletaz.

Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 8 txapelekin (6 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Oiartzunek irabazi zuen, eta Azpeitia izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 8 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da bigarren palmaresean, 7 txapelekin (txapeldunorde 6 bider); eta Errenteria eta Olaberria ondoren, 6na txapelekin (5 aldiz izan dira txapeldunorde errenteriarrak, eta 2tan olaberriatarrak). Donostiak irabazi zuen aurreko edizioa, eta Errenteria izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 10 txapelekin (11 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 8 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Hondarribia sailkatu zen bigarren.

Gomazko paletaz, azkenik, Azkoitia da lider sailkapenean, 3 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan). Eta atzetik dira Donostia eta Astigarraga, txapel banarekin (2tan izan da txapeldunorde Donostia, eta behin ere ez Astigarraga). Ondoren ageri dira Azpeitia, Tolosa eta Mutriku; ez dute txapelik, baina hirurak izan dira behin azpitxapeldun. 2023ko edizioan Astigarragak jantzi zuen txapela, eta Mutriku izan zen txapeldunorde.

 

 

 

Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak babestuko dute 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean eskuragarri dago txapelketaren inguruko informazio guztia. 

 

 

 

*Argazkiak: Astigarraga eta Zaldibia.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba