Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako emakumeen paleta argentinarreko finala, igandean
2024/04/30 | Lehiaketa
Hernaniarren arteko lehia izango da: Goikoetxea-Irazustabarrena bikotearen Hernani 3 Arrosagarai-Kerejetaren Hernani 2 taldearen aurka; 17:00etan hasiko da norgehiagoka, Donostiako Gaska trinketan
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, emakumeen paleta argentinarreko lehia ere bukatzear da: igandean jokatuko dute finala, 17:00ean hasita, Donostiako Gaska trinketan. Hernaniarren arteko lehia izango da, gainera: Goikoetxea-Irazustabarrena bikotearen Hernani 3 eta Arrosagarai-Kerejeta bikoaren Hernani 2 taldeen artekoa, hain zuzen:
Maiatzak 5, igandea, 11:00, Donostia-Gaska
1. Paleta argentinarra emakumeak, nagusiak:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa-Paleta argentinarra-Neska nagusiak txokoan kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia. |
|