Gomazko paletako banakako txapelak, berriz ere Beotibar klubeko Arregi eta Goitiarentzat

2024/04/22 | Lehiaketa

Kantxa osoan aritu dira Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan: nagusien 1. mailako finala irabazi du Odei Arregik eta nagusien 2. mailakoa Mikel Goitiak; 7aren barruko lehiako txapelak ere beraiek jantzi zituzten, otsailean

Gomazko paletako banakako txapelak jantzi dituzte, berriz ere, Beotibar klubeko (Tolosa) Arregik eta Goitiak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Kantxa osoan aritu dira lehian, eta Zarautzen jokatu dituzte finalak jardunaldi honetan: nagusien 1. mailakoa irabazi du Odei Arregik eta nagusien 2. mailakoa Mikel Goitiak. Txapelketa berean irabazi duten bigarren txapela da haientzat; izan ere, otsailean jokatutako 7aren barruko lehia ere beraiek irabazi zuten. Hori bai, beste aurkari batzuk izan dituzte oraingoan aurrean: 7aren barruan Mundarroko (Astigarraga) Ganix Urdangarin izan zen txapeldunorde 1. mailan eta Belokiko (Zumarraga) Josu Viana 2. mailan; oraingoan, kantxa osoan, Gaztelekuko (Andoain) Julen Loidi eta Ospeleko (Orio) Iker Lizaso izan dira azpitxapeldunak, hurrenez hurren, 1. eta 2. mailan. Hemen duzue finalen jaialdia:

 

 

Apirilak 21, igandea, 10:30, Zarautz-Aritzbatalde


1. Gomazko paleta banaka kantxa osoan, nagusiak 2. maila:
BEOTIBAR-Mikel Goitia 25
OSPELE-Iker Lizaso 14

2. Gomazko paleta banaka kantxa osoan, nagusiak 1. maila:
BEOTIBAR-Odei Arregi 25
GAZTELEKU-Julen Loidi 19

 

 

 

Informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta banaka atalean. Sari-banaketaren irudiak ikusgai daude Argazki galeriak txokoan.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba