Martxan da emakumeen eskuz banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa

2024/04/15 | Lehiaketa

Alebin (2. urtekoak) eta infantil kategorietako 20 pilotarik eman du izena; apirilaren 14ko jardunaldian ekin diote lehiari infantilek, eta alebinak apirilaren 28ko asteburuan hasiko dira; final guztiak ekainaren 23ko jardunaldian izango dira ikusgai

Martxan da emakumeen eskuz banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa. Alebin (2. urtekoak, 2012an jaiotakoak) eta infantil (2010. eta 2011. urteetan jaiotakoak) kategorietako neska pilotariei zuzendutako txapelketa da hauxe, eta bigarren edizioa izango da aurtengoa. Infantilek apirilaren 14ko asteburuan ekin berri diote lehiari eta alebinak apirilaren 28koan hasiko dira jokatzen.

 

 

5 pilotari alebinek eta 15 infantilek eman dute izena txapelketan. Hauexek dira:

 

2. urteko alebinak
 

  1. Uxue Egaña (Abantzu)
  2. Ainitze Etxeberria (Lapke)
  3. Laia Gastiain (Abantzu)
  4. Naroa Gastiain (Abantzu)
  5. Amaiur Landa (Murumendi)

     

Infantilak


A multzoa

  1. Saioa Aperribai (Behar Zana)
  2. Ezki Aristi (Gaztelupe)
  3. Sara Arizmendi (Alde Zaharra)
  4. Malen Ayesa (Abantzu)
  5. Maria Balerdi (Zazpi Itturri)
  6. Izar Etxezarreta (Atxurbide)
  7. Arhane Rey (Alde Zaharra)
  8. June Zabala (Mundarro)
     

B multzoa

  1. Ainhitze Arratibel (Lapke)
  2. Intza Arruti (Ziotza)
  3. Larraitz Galardi (Oiarpe)
  4. Itxaso Iparragirre (Intza)
  5. Itsasne Lizarralde (Aloña Mendi)
  6. Alize Mantxo (Abantzu)
  7. Nahia Sorondo (Alde Zaharra)

 

 

Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek lehenik, apirilaren 14ko (infantilak) edo 28ko (2. urteko alebinak) jardunaldian hasi eta ekainaren 9kora bitartean. Eta 1. eta 2. postuetan bukatzen dutenak sailkatuko dira azken fasera.

 

 

Ekainaren 16ko asteburuan jokatuko dituzte finalerdiak, eta finalak ekainaren 23ko asteburuan izango dira ikusgai, oraindik finkatzeko dagoen egoitzan.

 

 

Txapelketaren informazio guztia Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Eskuz banaka emakumeak atalean kontsulta daiteke.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba