Emakumeen eskuz banakako Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa, larunbatetik aurrera

2024/04/11 | Lehiaketa

Alebin kategoriako 16 pilotari lehiatuko dira, eta benjamin kategoriako beste 10 pilotari ere ariko dira, topaketa eran; larunbatean izango dituzte lehen partidak, Lazkaon eta Beasainen; bestetik, azken fasean sartu da eskuz binakako alebinen lehia, eta larunbatean jakingo dugu zein bi taldek jokatuko duten finala hilaren 27an

Eskola Kirolean ere izango da berririk asteburuan. Alde batetik, emakumeen eskuz banakako Gipuzkoako Txapelketa hasiko da. Eta, bestetik, eskuz binakako alebinen lehiaren azken fasea jokatuko da, eta finalistak nortzuk izango diren jakingo dugu.

 

 

 

 

Emakumeen eskuz banakako Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketan, 16 pilotarik eman du izena alebinetan (2 multzo osatu ditugu). Benjamin kategoriako beste 10 pilotari ere ariko dira, baina kategoria honetan ez da txapelketa eta sailkapenik, topaketa moduan antolatzen da.

 

 

Larunbat honetan (2024-04-13) hasiko dute hiru jardunaldiko ligaxka. Hain zuzen ere, larunbat arratsaldean izango dituzte partidak, hainbat egoitzatan. Data berak izango dira benjaminentzat eta alebinentzat, baina egoitzak eta ordutegiak desberdinak. Ondorengo lerroetan dituzue xehetasun guztiak:

 

Benjaminak

  • Apirilak 13, Lazkao, 16:30
  • Apirilak 27, Oiartzun, 16:00
  • Maiatzak 11, Azpeitia, 16:00
     

Alebinak

  • Apirilak 13, Beasain, 16:00 (A multzoa) eta 17:00 (B multzoa)
  • Apirilak 27, Zizurkil, 16:00 (A) eta 17:00 (B)
  • Maiatzak 11, Antzuola, 16:00 (A) eta 17:00 (B)

 

 

Hortxe bukatuko dute jarduna benjaminek. Alebinek, berriz, txapelketarekin aurrera jarraitu eta azken fasea jokatuko dute; hain zuzen ere, multzo bakoitzeko lehendabiziko biak sailkatuko dira. Maiatzaren 25ean izango dira alebinen finalerdiak eta finalak, oraindik erabakitzeko dagoen egoitzan.

 

 

Txapelketari buruzko informazio gehiago, Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Eskua-Banakakoa-Emakumeak atalean.

 

 

 

 

Bestetik, eskuz binakako Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketan, alebinen lehia azken fasean sartu da. Hain zuzen ere, larunbat honetan jakingo dugu zein bi taldek jokatuko duten finala apirilaren 27an.

 

 

Lasarte-Oriak hartuko ditu eskualdeetako ordezkariek jokatuko dituzten partida erabakigarriak. Larunbat arratsaldean hiruna taldez osatutako bi ligaxka (A multzoa eta B multzoa) izango dira ikusgai, eta multzo bakoitzeko lehendabiziko sailkatuak lortuko du finalerako txartela. Hauek dira finalerako lehian izango diren taldeak:

  • 16:00, A multzoko ligaxka: Ilunpe 4 (Urola Kosta), Lagunak 1 (Deba) eta Ataun 2 (Goierri)
  • 17:00, B multzoko ligaxka: Intza 1 (Buruntza), Oiartzun 3 (Oarso) eta Alkiza 1 (Tolosaldea)

 

 

Finala, esan bezala, apirilaren 27an izango da, 16:00etan, oraindik zehazteko dagoen egoitzan.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba