Eskuz banaka lau terdiko lehia martxan, Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan

2024/04/09 | Lehiaketa

Jardunaldi honetan (2024-04-14) ekingo diote txapelketari; maiatzean hasiko dira zesta-puntako banakako lehia eta emakumeen eskuz banakako lau terdikoa; ekainean izango dira ikusgai final guztiak

Denboraldiko hirugarren blokeko hainbat txapelketa jarriko ditugu martxan jardunaldi honetan (2024-04-14). Horien artean, eskuz banakako lau t'erdiko lehia (kadeteak, jubenilak eta nagusiak), Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan.

Aurrerago hasiko dira beste bi lehia, txapelketa berean: zesta-puntako banakakoa (kadeteak, jubenilak eta nagusiak), maiatzaren 12ko asteburuan; eta emakumeen eskuz banakako lau t'erdikoa (jubenilak eta nagusiak), maiatzaren 19ko jardunaldian.

Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu bakoitzaren xehetasunak:

 

 

 

ESKUZ BANAKA LAU T'ERDIAN

 

  • Hasiera, apirilaren 14ko jardunaldia
  • Partidak etxean eta kanpoan
  • Kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1., 2. eta 3. maila) eta nagusiak (1. eta 2. maila). 107 pilotarik eman du izena kadetetan (27 1. mailan, 62 2. mailan eta 18 3. mailan), 63 jubeniletan (29 1. mailan, 29 2. mailan eta 5 3. mailan) eta 87 nagusietan (37 1. mailan eta 50 2. mailan)
  • Ligaxka jokatuko dute lehenik, maiatzaren 12ko asteburura bitarte (jubenilen 3. mailan izan ezik, ekainaren 16ko jardunaldira arte luzatuko baita ligaxka kasu honetan)
  • Multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek jarraituko dute hurrengo fasera
  • Finalerdiak ekainaren 9ko asteburuan aurreikusten dira (jubenilen 3. mailakoaren kasuan, ekainaren 23koan)
  • Eta finalak ekainaren 16ko jardunaldian izango dira ikusgai, oraindik erabakitzeko dauden egoitzetan (jubenilen 3. mailako finala, berriz, ekainaren 30eko asteburuan jokatuko dute)

 

 

ZESTA-PUNTA BANAKA

 

  • Hasiera, maiatzaren 12ko jardunaldia
  • Partidak etxean eta kanpoan
  • Kadeteak, jubenilak eta nagusiak (maila bakarra denetan); 9 puntista lehiatuko dira kadetetan, 14 jubeniletan eta 17 nagusietan
  • Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik, maiatzaren 12ko jardunalditik ekainaren 9kora bitartean
  • Multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek egingo dute aurrera, kanporaketen fasera
  • Finalerdiak ekainaren 23ko asteburuan izango dira
  • Eta finalak ekainaren 30eko jardunaldian, aurrerago erabakiko den egoitzan

 

 

ESKUZ BANAKA LAU T'ERDIAN, EMAKUMEAK

 

  • Hasiera, maiatzaren 19ko jardunaldia
  • Partidak etxean eta kanpoan
  • Jubenilak eta nagusiak (bietan maila bakarra). 4 pilotarik eman du izena jubeniletan,eta 8k nagusietan
  • Itzuli bateko ligaxkarekin ekingo diote txapelketari, eta ekainaren 2ko asteburura arte luzatuko da
  • Multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek -eta baita 3.ek ere jubenilen kasuan- jarraituko dute hurrengo fasera
  • Finalerdiak ekainaren 16ko asteburuan aurreikusten dira
  • Eta finalak ekainaren 23ko jardunaldian izango dira ikusgai, erabakitzeko dagoen egoitzan

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz banaka lau t'erdian eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Zestapunta banaka ataletan kontsulta daiteke lehia hauei guztiei buruzko informazio gehiago.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba