Zumaia eta Beotibar txapeldun alebin eta infantil kategorietako Gipuzkoako Zesta-puntakoan

2024/03/25 | Lehiaketa

Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako alebinen zesta-puntako finala irabazi du Zumaia taldeko Leon-Bergara bikoteak, eta Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako infantilen zesta-puntako lehia Beotibarko Lizarraga-Sarasolak

Zumaia eta Beotibar klubetako puntistek jantzi dituzte txapelak alebin eta infantil kategorietako Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketan. Tolosan jokatu zituzten finalak, joan den larunbatean (2024-03-23). Zumaia klubeko Haitz Leon-Unai Bergara bikoteak Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako alebin kategoriako lehia irabazi zuen, Danok Bat 1 (Mutriku) taldeko Xabi Uribe-Unax Urreizti bikoaren aurka. Eta etxeko Beotibar klubeko Oinatz Lizarraga-Oier Sarasola bikotea Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako infantil kategoriako finalean nagusitu zen, Erik Agirregomezkorta-Beñat Beristainek osatutako Danok Bat 1 taldearen aurka:

 

 

Martxoak 23, larunbata, 17:00, Tolosa-Beotibar


1. Zesta-punta, alebinak. GIPUZKOA:
ZUMAIA (Haitz Leon-Unai Bergara) 25
DANOK BAT 1 (Xabi Uribe-Unax Urreizti) 16

2. Zesta-punta, infantilak. GIPUZKOA:
DANOK BAT 1 (Erik Agirregomezkorta-Beñat Beristain) 23
BEOTIBAR (Oinatz Lizarraga-Oier Sarasola-Artetz Larrañaga) 30

 

 

Webgune honetan bertan kontsulta daiteke bi txapelketa hauen inguruko informazioa, ondorengo ataletan klikatuz: Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Zesta punta alebinak eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa zesta punta-infantilak.

 

 

*Argazkiak: Beotibar kluba.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba