Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako buruz buruko finalak, larunbatean, Oņatin

2024/03/22 | Lehiaketa

Beņat Lizasok (Kemen) eta Asier Navaridasek (Kemen) jokatuko dute gomazko paletakoa gurpil aulkian, eta Iraitz Huegunek (Mindara) eta Eneko Sagarmendik (Mindara) adimen urritasuneko teniseko paletakoa; 10:00etan hasiko da jaialdia, eta finalen aurretik beste hainbat lehia ere izango da ikusgai

Euskal Pilota Egokituko XIV. Gipuzkoako Txapelketan, lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, larunbatean (2024-03-23), Oñatiko Zubikoa frontoian. Buruz buruzko bi finalak izango dira, hain zuzen ere: gomazko paleta gurpil aulkian, eta adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketakoa.

 

 

Beñat Lizasok (Kemen) eta Asier Navaridasek (Kemen) jokatuko dute gomazko paletako finala, eta Iraitz Huegunek (Mindara) eta Eneko Sagarmendik (Mindara) teniseko paletakoa.

 

 

10:00etan hasiko da jaialdia, baina finalen aurretik beste hainbat lehia ikusteko aukera izango da: adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketako buruz buruko hiru norgehiagoka, eta gurpil aulkiko gomazko paleta txapelketako beste bi, azken hauek binaka. Sari-banaketa 13:00ak aldera aurreikusten da.

 

 

Jaialdiaren xehetasun guztiak, hemen:

 

Martxoak 23, larunbata, 10:00, Oñati-Zubikoa


1. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka. Jardunaldia:
Hodei Asteasu (Mindara) vs Jon Alzuguren (Mindara)

2. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka. Jardunaldia:
Joseba Lasa-Beñat Lizaso (Kemen) vs Leire Troitiño-Asier Navaridas (Kemen)

3. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka. Jardunaldia:
Hodei Asteasu (Mindara) vs Mikel Vega (Mindara)

4. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka. Jardunaldia:
Joseba Lasa-Beñat Lizaso (Kemen) vs Leire Troitiño-Asier Navaridas (Kemen)

5. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka. Jardunaldia:
Jon Alzuguren (Mindara) vs Mikel Vega (Mindara)

6. GOMAZKO PALETA (GURPIL AULKIAN), BANAKA. FINALA:
Beñat Lizaso (Kemen) vs Asier Navaridas (Kemen)

7. TENISEKO PALETA (ADIMEN URRITASUNA), BANAKA. FINALA:
Iraitz Huegun (Mindara) vs Eneko Sagarmendi (Mindara)

 

 

Banako lehia bukatuta, binakakoarekin aurrera jarraituko dute pilotariek. Besteak beste, apirilaren 13an Azkoitian dute hitzordua, eta apirilaren 20an Seguran. Binakako finalak Donostian izango dira, maiatzaren 18an.

 

 

*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (GKEF).

 

 

 






Babesleak

Ir arriba