Errendimenduko Txapelketako eskuz binakako eta zesta-puntako finalak, asteburuan, han-hemenka

2024/03/21 | Lehiaketa

Eskuz binakakoak Antzuolan, Aretxabaletan, Azkoitian, Legazpin, Astigarragan, Zaldibian, Orion, Soraluzen, Andoainen, Alegian, Amezketan eta Donostia-Egian izango dira ikusgai, ostiralean eta larunbatean; eta zesta-puntakoa Tolosan, larunbatean; Eskola Kiroleko zesta-puntako finala ere jokatuko dute, Tolosan

Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako final ugari ikusteko aukera izango da, asteburuan, lurraldeko makina bat frontoitan: 2. urteko alebinen eta infantilen eskuz binakako lehiak (Gipuzkoa zein eskualdeak) eta infantil kategoriako zesta-puntakoa, hain zuzen ere. Gainera, Eskola Kiroleko zesta-puntako finala (albinak) ere jokatuko dute.

Ondorengo lerroetan bildu ditugu jaialdi guztien xehetasunak:

 

 

ESKUZ BINAKA
 
 

Martxoak 22, ostirala, 19:00, Antzuola-Udalekoa


1. 2. urteko alebinak, 1. maila. Eskualdea:
OLALDE 1 (Xabier Insausti-Urki Iturbe)
OSPELE (Eñaut Alberdi-Julen Sagastibeltza)

 

Martxoak 22, ostirala, 19:00, Aretxabaleta-Udalekoa


1.  Infantilak, 1. maila. Eskualdea:
BERGARA (Oier Fernandez-Urko Muruamendiaraz)
ARETXABALETA 2 (Joanes Errasti-Egoitz Ibabe)

 

Martxoak 22, ostirala, 19:00, Azkoitia-Gurea
 

1.  Infantilak, 2. maila. Eskualdea:
AZKOITIA (Pello Alkorta-Aritz Lizarralde)
ILUNPE 2 (Iraitz Arsuaga-Zuhaitz Labaka)

 

Martxoak 22, ostirala, 19:00, Legazpi-Urbeltz


1.  2. urteko alebinak, 2. maila. GIPUZKOA:
LEGAZPI (Ager Goikoetxea-Aiert Orbegozo)
ILUNPE 1 (Unai Arraras-Iker Oiartzabal)

 

Martxoak 22, ostirala, 19:00, Astigarraga-Udalekoa


1.  Infantilak, 2. maila. Eskualdea:
MUNDARRO 2 (Urko Anza-June Zabala)
PAGAZPE (Ekain Alejo-Markel Alejo)

 

Martxoak 22, ostirala, 19:00, Zaldibia-Resti


1.  Infantilak, 2. maila. Eskualdea:
BEHAR ZANA 1 (Oian Dieguez-Oier Elola)
GAZTELUPE 4 (Auritz Eizagirre-Xuban Lezea)

 

Martxoak 22, ostirala, 19:00, Orio-Udalekoa


1.  2. urteko alebinak, 2. maila. Eskualdea:
OSPELE 1 (Oier Goikoetxea-Aimar Lertxundi)
SEGURA 1 (Ander Iturbe-Enetz Muñoa)

2. Infantilak, 1. maila. Eskualdea:
TOLOSA 2 (Xuban Juantorena-Jon Lasa)
ILUNPE 2 (Hodei Clavijo-Julen Urrestilla)

 

Martxoak 22, ostirala, 19:15, Soraluze-Udalekoa


1.  Infantilak, 3. maila. Eskualdea:
ARRASATE (Ugaitz Korta-Cristian Moledo)
SORALUZE 2 (Oinatz Beretxinaga-Unax Loiola-Peio Nogales)

2. Infantilak, 3. maila. GIPUZKOA:
SORALUZE 1 (Haitz Arluziaga-Zuhaitz Larrañaga)
GAZTELEKU 2 (Unax Lete-Mikel Villar)

 

Martxoak 22, ostirala, 19:30, Andoain-Arrate


1.  2. urteko alebinak, 2. maila. Eskualdea:
GAZTELEKU (Telmo Amantegi-Eñaut Berrueta)
GAZTELEKU 2 (Unax Lete-Mikel Villar)

 

Martxoak 22, ostirala, 19:30, Alegia-Elorri


1.  2. urteko alebinak, 1. maila. Eskualdea:
BEHAR ZANA 2 (Xuban Artola-Hodei Barriola)
INTXURRE 2 (Manex Luluaga-Aitor Mujika)

 

Martxoak 22, ostirala, 19:30, Amezketa-Larrunarri


1.  2. urteko alebinak, 1. maila. GIPUZKOA:
ZAZPI ITTURRI 1 (Aitor Arteaga-Josu Zubelzu)
BERGARA (Amets Agirre-Inar Olano)

2. Infantilak, 1. maila. GIPUZKOA
BEHAR ZANA 1 (Lander Caballero-Imanol Zufiria)
HERNANI 1 (Oier Arsuaga-Imanol Ormazabal)

 

Martxoak 23, larunbata, 16:00, Donostia-Egia


1. Infantilak, 3. maila. Eskualdea:
ALDE ZAHARRA 1 (Sara Arizmendi-Lier Arrieta)
ALDE ZAHARRA 3 (Amets Igerategi-Urtzi Salaberria)

2. Infantilak, 2. maila. GIPUZKOA:
ALDE ZAHARRA 1 (Ekaitz Egaña-Xabat Manterola)
ATAUN (Beñat Arrese-Xabat Labaka)

 

 

ZESTA-PUNTA

 

Martxoak 23, larunbata, 17:00, Tolosa-Beotibar


1. Zesta-punta, alebinak. GIPUZKOA:
ZUMAIA (Haitz Leon-Unai Bergara)
DANOK BAT 1 (Janitz Egaña-Xabi Uribe-Jon Urreisti)

2. Zesta-punta, infantilak. GIPUZKOA:
DANOK BAT 1 (Erik Agirregomezkorta-Beñat Beristain)
BEOTIBAR (Oinatz Lizarraga-Oier Sarasola-Artetz Larrañaga)

 

 

 

Webgune honetan bertan kontsulta daiteke txapelketa hauen guztien inguruko informazioa, ondorengo ataletan klikatuz: Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Eskuz binakaLehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Zesta punta alebinak eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa zesta punta-infantilak.

 

 

 

*Argazkiak: GEPF eta Beotibar kluba.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba