Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako xareko finala, ostiralean, Iruran

2024/03/18 | Lehiaketa

Ametsa 2 eta Ametsa 1 taldeek jokatuko dute, 19:00etan hasita, Ametsa trinketan; asteburu honetan, gainera, lehia berria hasiko da txapelketan: emakumeen paleta argentinarrekoa

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, xareko lehia ere bukatzear da: ostiral iluntzean jokatuko dute jubenil kategoriako finala Ametsa klubeko (Irura) bi taldek, Irurako Ametsa trinketan:

 

 

 

Martxoak 22, ostirala, 19:00, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Xare, jubenilak:
AMETSA 2 (Aimar Heras-Matxalen Mendizabal)
AMETSA 1 (Oier Iturbe-Xuban Lopetegi)

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa-Xare-Jubenilak txokoan dago ikusgai txapelketak emandako guztia.

 

 

 

Bestetik, lehia berria hasiko da jardunaldi honetan Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan: emakumeen paleta argentinarrekoa.

3 taldek eman du izena: Hernani 1ek, Hernani 2k eta Hernani 3k.

Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik, martxoaren 24ko jardunaldian hasi eta apirilaren 21ekora bitartean.

Eta lehen bi sailkatuek jokatuko dute finala, maiatzaren 5eko asteburuan.

Informazio guztia eskuragarri dago Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa-Paleta argentinarra-Neska nagusiak atalean.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba