Lapkek eta Intxurrek irabazi dituzte Errendimenduko Txapelketako paletako finalak

2024/03/18 | Lehiaketa

Lapke taldeak infantil kategoriako paletako Gipuzkoako Txapelketa irabazi du (ikus pilotarekin), eta Intxurrek infantil kategoriako paletako Udaberri Saria (molle-pelle pilotarekin)

Lapke (Lazkao) eta Intxurre (Alegia) taldeek irabazi dituzte asteburuan jokatu diren Errendimenduko Txapelketako paletako finalak. Lapke taldekoek infantil kategoriako paletako Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute (ikus pilotarekin), eta Intxurrekoek kategoria bereko Udaberri Saria (ikus pilotarekin). Hauexek dira Donostiako Altza auzoan jokatutako jaialdiaren xehetasunak:

 

 

Martxoak 16, larunbata, 16:00, Donostia-Altza


1. Paleta (molle-pelle), infantilak. UDABERRI:
INTXURRE (Maialen Elola-Gailur Elduaien) 30
ALTZATARRA (Aratz Diaz de Mendibil-Hugo Torrecilla) 29

2. Paleta (ikus), infantilak. GIPUZKOA:
LAPKE (Aritz Maiora-Oinatz Aranburu-Josu Soberon) 30
TXULOBI 2 (Ugaitz Tejeria-Xabat Aburuza) 22

 

 

 

Webgune honetan bertan kontsulta daiteke bi lehia hauen inguruko informazioa, ondorengo ataletan klikatuz: Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta (Ikus)-Infantilak eta Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri-Paleta (Molle-Pelle)-Infantilak.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba