Intxurre, Euskal Jolas, Mundarro, Iruleak eta Ilunpe klubentzat garaipenak Udaberri Sarian
2024/03/12 | Lehiaketa
Gomazko paletako finalak irabazi dituzte Intxurreko pilotariek (jubeniletan), Euskal Jolasekoek (nagusien 2. mailan), Mundarrokoek (nagusien 1. mailan) eta Iruleakekoek (emakumeak); eta larruzko paletakoan nagusitu dira Ilunpekoak
Intxurre (Alegia), Euskal Jolas (Deba), Mundarro (Astigarraga), Iruleak (Deba) eta Ilunpe (Azpeitia) klubetako pilotariek lortu dituzte lehendabiziko garaipenak Udaberri Sarian. Gomazko paletako eta larruzko paletako lehiak izan dira ikusgai, asteburuan, Astigarragan eta Deban. Eta, hain zuzen ere, gomazko paletako finalak irabazi dituzte Intxurreko (jubeniletan), Euskal Jolaseko (nagusien 2. mailan), Mundarroko (nagusien 1. mailan) eta Iruleakeko (emakumeetan) pilotariek; eta larruzko paletako lehian nagusitu dira Ilunpekoak. Ondorengo lerroetan jaso ditugu emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Martxoak 9, larunbata, 10:00, Astigarraga-Udalekoa
2. Gomazko paleta, nagusiak 2. maila:
3. Gomazko paleta, nagusiak 1. maila:
Martxoak 10, igandea, 11:00, Deba-Aldats
2. Larruzko paleta, nagusiak:
Eskuz binakako lehia ere bukatzear da; martxoaren 24ko jardunaldian jokatuko dituzte finalak.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio guztia.
*Argazkiak: Iruleak. |
|