Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak, larunbatean, Zubietan

2024/03/05 | Lehiaketa

Alebin, infantil, jubenil eta nagusi kategorietako lehiak izango dira ikusgai; 16:00etan hasiko da jaialdia

Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak ikusteko aukera izango da, larunbatean, Zubietan. Lau norgehiagoka jokatuko dituzte, lau kategoria desberdinetakoak: alebinena lehenik (Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa), infantilena ondoren (Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa), jubenilena gero (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa) eta nagusiena azkenik (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa). 16:00etan hasiko da jaialdia:

 

 

Martxoak 9, larunbata, 16:00, Zubieta-Udalekoa


1. Joko Garbi, alebinak (Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa):
BEHAR ZANA 2 (Xuban Artola-Oier Diguez-Ekhi Garmendia)
ZUBIETA 2 (Beñat Alberdi-Anetz Larrarte-Aitor Ormazabal)

2. Joko Garbi, infantilak (Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa):
TXOST 3 (Haritz Aranburu-Manex Argarate)
TXOST 1 (Lander Gelbentzu-Aiur Otxoa de Alaiza)

3. Joko Garbi, jubenilak (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa):
BEHAR ZANA (Asier Aranburu-Pello Aranburu)
ZUBIETA 1 (Xuban Urdalleta-Aitor Zabaleta)

4. Joko Garbi, nagusiak (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa):
TXOST (Peio Etchelecu-Txomin Nazabal-Andoni Zabala)
ZUBIETA 1 (Josu Aizpurua-Joseba Aizpurua-Ugaitz Rezola)

 

 

 

Webgune honetako atal hauetan kontsulta daiteke lehia guztien inguruko informazioa: Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Joko Garbi-alebinak, Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Joko Garbi-infantilak eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Joko Garbi (jubenilak eta nagusiak).

 

 

 






Babesleak

Ir arriba