Udaberri Sariko lehendabiziko finalak, asteburuan, Astigarragan eta Deban

2024/03/07 | Lehiaketa

Gomazko paletako jubenil eta nagusi kategorietako lehiak jokatuko dituzte Astigarragan, larunbat goizean; eta emakumeen gomazko paletako finala eta larruzko paletakoa Deban, igande goizean

Udaberri Sariko lehendabiziko finalak ikusteko aukera izango da, asteburuan. Hain zuzen ere, gomazko paletako eta larruzko paletako lehiak jokatuko dituzte: larunbat goizean, Astigarragan, gomazko paletako jubenil eta nagusi kategorietako finalak izango dira; eta igande goizean, Deban, emakumeen gomazko paletakoa eta larruzko paletakoa. Ondorengo lerroetan dituzue bi jaialdien xehetasunak:

 

 

 

Martxoak 9, larunbata, 10:00, Astigarraga-Udalekoa


1. Gomazko paleta, jubenilak:
INTXURRE (Ibai Goitia-Lander Isasti)
TXOST 1 (Abel Eguzkitza-Ian Davis-Ibai Martin)

2. Gomazko paleta, nagusiak 2. maila:
MUNDARRO (Asier Larramendi-Argoitz Otaño)
EUSKAL JOLAS (Aitor Barinagarrementeria-Xabier Berasaluze)

3. Gomazko paleta, nagusiak 1. maila:
LOIOLATARRA 2 (Oscar Barbulo-Xabier Huegun)
MUNDARRO (Alain Agirre-Beñat Zubiarrain-Axier Luluaga)

 

Martxoak 10, igandea, 11:00, Deba-Aldats


1. Gomazko paleta emakumeak, nagusiak:
IRULEAK (Amaia Aizpuru-Maialen Rosa-Maite Mugartegi)
HERNANI (Maddi Iriondo-Irati Miner-Joana Tolaretxipi-Irati Saralegi)

2. Larruzko paleta, nagusiak:
ILUNPE (Eneko Martija-Mikel Sanchez)
EUSKAL JOLAS (Iñaki Badiola-Manex Prieto)

 

 

Eskuz binakako lehia ere azken fasean sartuta dago bete-betean; martxoaren 24ko jardunaldian izango dira finalak.

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio guztia.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba