Beotibar klubeko Arregik eta Goitiak irabazi dituzte gomazko paletako banakako lehen finalak

2024/02/26 | Lehiaketa

7aren barruan aritu dira Gipuzkoako Txapelketan: nagusien 1. mailako txapela jantzi du Odei Arregik, Mundarroko Ganix Urdangarinen aurka, eta nagusien 2. mailakoa Mikel Goitiak, Belokiko Josu Vianaren kontra; datozen jardunaldietan ere jarraituko du buruz buruko lehiak, baina kantxa osoan jardungo dute orain

Beotibar (Tolosa) klubeko Odei Arregik eta Mikel Goitiak irabazi dituzte gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Buruz buru zazpiaren barruan aritu dira, eta igandean izan ziren ikusgai finalak, Tolosako Beotibar pilotalekuan: nagusien 1. mailako txapela jantzi du Odei Arregik, Mundarroko (Astigarraga) Ganix Urdangarini irabazita; eta nagusien 2. mailakoa Mikel Goitiak, Belokiko (Zumarraga) Josu Vianaren kontra:
 

 

Otsailak 25, igandea, 11:00, Tolosa-Beotibar


1. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 2. maila:
BEOTIBAR-Mikel Goitia 25
BELOKI-Josu Viana 13

2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
BEOTIBAR-Odei Arregi 25
MUNDARRO-Ganix Urdangarin 19

 

 

 

Datozen jardunaldietan jarraipena izango du gomazko paletako buruz buruko lehiak, baina kasu honetan kantxa osoan ariko dira

Hain zuzen ere, hurrengo jardunaldian, martxoaren 3koan, ekingo diote lehiari, nagusien 1. eta 2. mailan.

14 pilotari lehiatuko dira 1. mailan (4 multzotan banatuta), eta 18 2. mailan (5 multzotan).

Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, martxoaren erdialdera bitarte.

Eta bi finalak apirilaren 21eko jardunaldian izango dira ikusgai, oraindik zehazteko dagoen egoitzan.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GP banaka 7 eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GP banaka   ataletan kontsulta daiteke bi lehia hauen inguruko informazio guztia.  

 

 

 






Babesleak

Ir arriba