GRABNI Txapelketaren egutegia, zehaztuta

2024/02/15 | Lehiaketa

Martxoaren 17ko asteburuan ekingo dio federazioen arteko lehiari Gipuzkoako Selekzioak, etxean, Bizkaiaren kontra; maiatzaren 5eko jardunaldian izango dira finalak, Araban

Dagoeneko zehaztuta dago federazioen arteko GRABNI Txapelketaren egutegia. Hain zuzen ere, martxoaren 17ko asteburuan ekingo diote lehiari Gipuzkoako pilotariek eta, haiekin batera, Arabako, Bizkaiko, Iparraldeko, Nafarroako eta Errioxako (Espainia) ordezkaritzek.

 

 

 

Bost jardunaldiko ligaxka jokatuko dute guztiek, martxoaren 17ko asteburuan hasi eta apirilaren 21ekora bitarte. Etxean hasiko du txapelketa Gipuzkoak, Bizkaiaren kontra, zehazki; 2. eta 4. jardunaldiak ere etxean jokatuko dituzte gipuzkoarrek, Iparralderen eta Errioxaren aurka, hurrenez hurren. Gainontzeko beste bi jardunaldietan, berriz, etxetik kanpo bidaiatu beharko du Gipuzkoak: 3. jardunaldian Arabara eta 5. jardunaldian Nafarroara, hain zuzen ere.

 

 

Ligaxka bukatuta, finalerdien txanda izango da, apirilaren 28ko asteburuan. Nafarroan eta Errioxan izango dira finalerdiak.

 

 

Azkenik, final guztiak maiatzaren 5eko jardunaldian jokatuko dira, eta Araba izango da egoitza bakarra.

 

 

Hona hemen egutegi osoa:

 

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 17 GIPUZKOA Bizkaia
Nafarroa


Araba

Iparralde Errioxa
2 MARTXOAK 24


Bizkaia

Nafarroa
GIPUZKOA


Iparralde

Araba Errioxa
3 APIRILAK 7 Araba GIPUZKOA
Errioxa Nafarroa
Iparralde Bizkaia
4 APIRILAK 14 GIPUZKOA Errioxa
Bizkaia Araba
Nafarroa Iparralde
5 APIRILAK 21


Nafarroa

GIPUZKOA
Iparralde Araba
Errioxa Bizkaia
6 APIRILAK 28


FINALERDIAK
Nafarroan eta Errioxan

7 MAIATZAK  5


FINALAK
Araban

 

 

 






Babesleak

Ir arriba