Hernani, Behar Zana eta Eple klubentzat eskuz binakako txapelak Trinketeko Gipuzkoakoan
2024/01/22 | Lehiaketa
Kadeteen finala irabazi du Hernani 2 taldeak, Behar Zana 2 taldeek bai jubenilena bai nagusien 2. mailakoa, eta Eple 2 nagusitu da nagusien 1. mailako lehian; eskuz binakako txapelketa bukatuta, eskuz banakakoari ekingo diote datorren jardunaldian
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak jokatu dituzte, asteburuan: eskuz binakakoak. Eta Hernani, Behar Zana eta Eple klubek eraman dituzte txapelak etxera. Kadete kategoriako finala irabazi du Alberdi-Oses bikotearen Hernani 2 taldeak; jubenilen kategoriakoan nagusitu da Aranburu-Iparragirreren Behar Zana 2 taldea; klub bereko Behar Zana 2, Lizaso-Urruzola bikoa, gailendu da nagusien 2. mailako finalean; eta Eple 2 taldeko Chiapuso-Tabernarentzat izan dira nagusien 1. mailako txapelak. Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Urtarrilak 19, ostirala, 19:15, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
2. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
Urtarrilak 20, larunbata, 11:00, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, kadeteak:
2. Eskuz binaka, jubenilak:
Eskuz binakako lehia bukatuta, datorren jardunaldian (2024-01-28) eskuz banakakoari ekingo diote. 11 pilotarik eman du izena kadetetan (2 multzotan banatuta lehiatuko dira), 9 ariko dira jubeniletan (beste 2 multzo) eta 21 nagusietan (8k 1. mailan jokatuko dute, 2 multzotan banatuta, eta 13k 2. mailan, 4 multzotan). Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, otsailaren 11ko jardunaldira bitarte nagusietan eta 25ekora arte kadeteen eta jubenilen kasuan; eta azken fasea izango dute ondoren. Final guztiak martxoaren 10eko asteburuan izango dira ikusgai.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa-Eskuz binaka eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa-Eskuz banaka atalean kontsulta daiteke eskuzko lehiari buruzko informazio guztia. |
|