Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak jokatuko dituzte asteburuan, Iruran

2024/01/17 | Lehiaketa

Ostiral iluntzean nagusien lehiak izango dira ikusgai Ametsa trinketan, eta larunbat goizean kadete eta jubenil kategorietako finalak

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, jardunaldi honetan: eskuz binakakoak, hain zuzen ere. Ostiral iluntzean nagusien lehiak (1. eta 2. maila) izango dira ikusgai, eta larunbat goizean kadete eta jubenil kategorietako finalak; Irurako Ametsa trinketak hartuko ditu bi jaialdiak:

 

 

 

Urtarrilak 19, ostirala, 19:15, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
BEHAR ZANA 2 (Iñaki Lizaso-Julen Urruzola)
HERNANI (Unax Manterola-Eneko Sorondo)

2. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
EPLE 2 (Julen Chiapuso-Ibon Taberna)
MUNDARRO (Xabier Barandiaran-Oier Gurutzealde)

 

Urtarrilak 20, larunbata, 11:00, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Eskuz binaka, kadeteak:
HERNANI 2 (Manex Alberdi-Ekhi Oses)
BEHAR ZANA 1 (Eñaut Oñate-Unai Zufiria)

2. Eskuz binaka, jubenilak:
BEHAR ZANA 2 (Pello Aranburu-Inhar Iparragirre)
HERNANI 1 (Martin Alberdi-Beñat Olazabal)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa-Eskuz binaka atalean kontsulta daiteke eskuz binakako lehiari buruzko informazio guztia.

 

 

 

Bestetik, paleta argentinarreko lehia (gizonezkoak, nagusiak 1. eta 2. maila) martxan da, eta eskuz banakakoari binakakoa bukatzen denean ekingo diote (urtarrilaren 28ko jardunaldian).

 

 

 






Babesleak

Ir arriba