Udazken Saria (zesta-punta). Txapeldunak
2024/01/02 | Lehiaketa
Festa giroan bukatu da 2023-24 denboraldiko zesta-puntako Udazken Saria, Tolosan jokatutako finalekin. Urrian hasi zen benjamin kategoriako topaketa eta alebin eta infantil kategorietako lehia biltzen duen hitzordua, eta joan den larunbatean eman zioten amaiera, jaialdi politarekin.
Beotibar (Tolosa), Danok Bat (Mutriku), Gazteleku (Andoain) Hondarribia eta Zumaia klubetako 89 puntista elkartu ditu aurtengo edizioak.
Hauexek izan dira finalen emaitzak:
Abenduak 30, larunbata, 11:00, Tolosa-Beotibar
1. Zesta-punta, alebinak:
2. Zesta-punta, infantilak:
Dakizuenez, lehia berezia da zesta-puntako Udazken Saria. Besteak beste, izena klubaren bidez eman badute ere, norbera ordezkatuz aritzen dira pilotariak. Bikoteka jokatu dute, baina bikoteak aldatzen joan dira jardunaldi bakoitzean, eta bikote horiek zozketaz erabaki dira unean bertan. Izan ere, klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera eman; maila orekatzen laguntzen du horrek, eta lehia bereziagoa sortzen. Aurten, gainera, benjaminetan eta alebinetan ez da posturik izan, hau da, puntista guztiek aurrean eta atzean jokatu dute; infantiletan, berriz, izen-ematean aukeratutako postuak mantendu dira. Kiniela sistemaz jokatu dute, 12 tantotara (finalean partidak). Eta puntuazioari dagokionez, pilotari bakoitzari egokituko zaio, eta ez bikoteari, eta horren arabera joan da osatzen sailkapena.
Informazio guztia eskuragarri dago webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Udazkena Zesta-punta eta Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta ataletan.
*Argazkiak: Beotibar. |
|